TAC! Hiri Arkitekturako Festibalaren bosgarren edizioren egoitza izango da Sestao
400 arkitekto baino gehiago elkartuko dira udalerrian
Urriaren 15etik azaroaren 15era bitartean, 400 arkitekto baino gehiago bilduko dira Sestaon, bertan ospatuko den TAC! Hiri Arkitekturako Festibalaren bosgarren edizioa dela eta. Bartzelonan egun batzuk lehenago hasiko da, urriaren 1etik abenduaren 1era konkretuki.
Iñaqui Carnicerok, Hiri Agenda, Etxebizitza eta Arkitekturako idazkari nagusiak eta festibalaren bultzatzaileak, aurkeztu du TAC! festibalaren edizio berria, honako hauekin batera: Sol Candela, Arquia Fundazioko zuzendaria; Gorka Álvarez, Sestaoko alkatea; Mario Corea, CCCBko Azpiegitura eta Ekoizpen Teknikoko burua; eta Javier Peña, festibalaren zuzenari artistikoa.
Hiri Agenda, Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendari nagusi den Iñaki Carnicerok azaldu du “gure herrialdeko zenbait hiritan lau edizio egin ondoren, TAC! festibala finkatu dela funtsezko plataforma gisa talentu gaztea bultzatzeko eta arkitektura garaikidea herritarrei hurbiltzeko”. Era berean, gaineratu du “bosgarren edizio honetan irismena handitzen jarraitzen dugula, hiri- eta kultura-testuinguru berriak sartuz, batetik, arakatzeko nola arkitekturak espazio publikoa aktiba dezakeen eta, bestetik, sortzeko topaketa modu berriak gure hirietan”.
Energia, funtsezko indar eraldatzailea industria-azpiegitura garatu eta hirietako klima- eta jasangarritasun-irizpideak definitzeko orduan, izango da kontzeptu nagusia, eta abiapuntu horretatik, lehiaketa-proposamenak planteatu beharko dira bi egoitzetan aldi baterako instalatuko diren pabiloiak diseinatu eta eraikitzeko. Deialdia 45 urtetik beherako arkitektoentzat da, eta irekia egongo da apirilaren 30era arte.
Aurrekoaren harira, Sol Candela Arquia Fundazioko zuzendariak aipatu zuen “TAC! festibalak hasten ari diren arkitektoei plataforma paregabea eskaintzen diela egiazko proiektuekin esperimentatzeko, haien talentua erakusteko eta soluzio berritzaileak garatzeko espazio publikoa eraldatze aldera. Bide horretatik, beren karrera finkatzen dute, eta hitzak jartzen dizkiote arkitektura garaikideari”.
Bartzelonako CCCB eta Sestao, “TAC! 2026: arkitektura, energia eta espazio publikoa” festibalaren egoitzak
Bartzelonako Joan Coromines plazan eta Sestaoko Labe Garaia Parkean aldi baterako pabiloi bana eraikiz, festibalak gonbita luzatzen energiaren eginkizunari buruz hausnarketa egiteko hiri garaikideak konfiguratzeko orduan. Bi kokaguneek lotura dute kultura-ekoizpenarekin eta industria-legatuarekin, hurrenez hurren, eta testuinguru paregabea eskaintzen dute arakatzeko nola arkitektura suntsikorrak espazio publikoa aktiba dezakeen eta berrinterpreta ditzakeen hiriko garapenak landu dituen azpiegiturak, oroimenak eta paisaiak.
Gorka Álvarez alkateak baieztatu du “guretzat ohore bat dela TAC 2026 Festibalaren egoitza gisa aukeratu izana. Eta, are gehiago, topaketa oso toki sinbolikoan egingo delako, hain zuzen ere, Labe Garaian”.
Alkateak gogora ekarri du azpiegiturak aurten oso une berezia biziko duela Estatuko Gobernuaren laguntzaz egiten ari diren birgaitze-obrak amaituko baitira: “Horregatik, etapa berri honen lehen mugarri handia da TAC festibala hartzea, alegia, aparteko indarra duelako. Nolabait esateko, Sestaok izan nahi duenaren adierazpenik hoberena da: bere historia ondratzen duen herria, ondarea zaintzen duena, eta oroimena aukera bihurtzen duena”, erantsi du.
Testuinguru horretan, TAC! 2026 festibalak aldi baterako pabiloiak azpiegitura zibiko esperimental gisa planteatzen ditu: gailu arkitektonikoak, energiaren erabilera klima-irizpideekin eta hiri-jarduerarekin berarekin antolatzeko gai direnak. Esku-hartze hauen bidez, festibalak gonbita luzatzen du hiriguneak eraikitzeko modu berriak araka daitezen, bizigarriagoak, jasangarriagoak eta herritarrek parte hartzeko irekiak.
Bost urte arkitektura, hiri eta esperimentazioarekin lanean
2022. urtean TAC! festibala abiarazi zenetik, esperimentazio- eta hausnarketa gune gisa finkatu daarkitektura iragankorrak espazio publiko dinamikoak, inklusiboak eta jasangarriak eraikitzeko izan dezakeen eginkizunari buruz. Edizio bakoitza bi deialdiren bidez antolatzen da: TAC! hiria izateko deialdia eta ideia-lehiaketa aldi baterako pabiloiak diseinatze aldera.
Lehenengo edizioa Granadan egin zen, baina, gero, festibalak formatua handitu zuen, eta bi hiritan egiten hasi zen. Ildo horri eutsiz, bigarren edizioa Donostian eta Valentzian antolatu zen eta hirugarrena Vigo eta San Fernandon. 2025ean, festibalak beste urrats bat egin zuen, eta lehenengoz kultura-erakunde batean egin zen. Azkeneko edizioa Kanaria Handiko Las Palmasen eta Alacanteko Mediterraneo Etxean egin zen. Esperientzia horrek atea zabaldu du beste erakunde batzuek, hala nola Bartzelonako CCCBk, etorkizuneko edizioetan festibala hartzeko.