Markina-Xemeinek bost eguneko Aratusteak izango ditu
Otsailaren 12tik 17ra jai giroa izango da herrian kalejirak, tradiziozko ikuskizunak, eta gazteentzako tailerrekin
Egun gutxi falta dira Markina-Xemein jai giroan murgiltzeko. Horretarako, Aratusteak ospatzeko, ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte eta otsailaren 12tik 17ra, bost egunetan zehar tradizioz beteriko jai giroa biziko da herrian.
Jaia otsailaren 12an hasiko da, txitxiburduntziarekin eta otsailaren 14an Landare Azokarekin batera, Neguko merkatu txikia, joaldunen kalejira eta haurrentzako zirku-tailerra izango dira.
Kontzientzia ekologikoa sustatzeko ekimenak Markina-Xemeinen
Egunik garrantzitsuena igandea, otsailak 15, izango da. Egun horretan tradizioa, kalejirak eta musika izango dira ardatz, txistularien pasabidea, Zaragi-dantza eta Hartzaren ikuskizunarekin. Ondoren mozorro-desfile handia Mauxitxa txarangaren doinuekin egongo da. Ostean gazteen bazkaria ospatuko da, eta mozorroen sari-banaketa musikatuak. Eguna Elustondo neba-arreben erromeriarekin bukatuko da.
Hurrengo egunean, otsailak 16, gazteentzako ‘Anatomia, arnas aparatua’ izeneko ZTIM tailerra egongo da Herri Bibliotekan. Bertan parte-hartzeko sarrerak udaletxeko kutxazainean eskura daitezke dagoeneko. Egun horretan ere Amaia Egidazuren ipuin kontaketa eta TiTe sormen tailerra izango dira. Azken honetan izena emateko epea, bihar, otsailak 10, zabalduko da. Egitaraua otsailaren 17an, bukatuko da Zentzumenen tailerrarekin.
Udalak ohartarazi du eguraldiaren arabera programan aldaketak egon daitezkeela