Zornotzarren osasunarekin eta ongizatearekin duen konpromisoa berretsi egin du Amorebieta-Etxanoko Udalak desfibriladoreen sarea indartuz. Batez ere bihotz-gelditzeen kasuetan erantzuteko gaitasuna indartzeko helburuarekin, bost desfibriladore gehitu ditu Udalak.
Desfibriladore berriak Udaletxean eta Nafarroa Zentroan (obrak amaitu ondoren) jarri dira, baita Urgozo kiroldegian jarri dira; azken honetan unitate gehitu dira. Gainera, Udaltzaingoak hirugarren desfibriladore mugikor bat du, lehendik dauden biei gehitzen zaiena. Gailu mugikor horietako bat, uda denboraldian, Ganeren kirol-instalazioetara bideratuko da.
Ongizatea eta prebentzioa, komunitate seguru baten ardatz
Kanpoko Desfibriladore Automatikoek (KDA) bihotz-gelditze kasuetan modu azkar eta eraginkorrean jardutea ahalbidetzen dute, deskarga elektriko kontrolatu bat aplikatuz, zerbitzu medikoak iritsi aurretik biziak salbatzea ahalbidetuz. Espazio publikoetan egoteak nabarmen hobetzen ditu bizirauteko aukerak, eta murriztu egiten du horrelako larrialdien eragina.
Hala, gailu horiek instalatzeak funtsezko hiru helburu ditu: erantzun azkarra bermatzea, herritarrak eta eraikin publikoetako erabiltzaileak eta langileak babestea, eta segurtasun eta osasun publikoko estandarrak betetzea.
Gaur egun, Amorebieta-Etxanoko udalerriam 15 desfibriladore finko eta 3 mugikor daude, puntu estrategikoetan banatuta:
- Larrea kiroldegia: 2
- Txolon futbol zelaia: 1
- Ixerbekoa kiroldegia: 1
- Urritxe futbol zelaia: 1
- Zelaieta pilotalekua: 1
- Zelaieta zentroa: 1
- Zornotza Aretoa: 1
- Udala: 1
- Nafarroa zentroa (obrak amaitzen direnean): 1
- Urgozo kiroldegia: 2
- Udaltzaingoa: 3 mugikor (horietako bat Ganen, uda denboraldian)
Desfibriladoreen indartzean Amorebieta-Etxano larrialdi medikoen aurrean prestatuago dagoen udalerri bai izatea ahalbidetzen du, egoera kritikoetan bizitza babesteko azpiegitura batekin.