Ispasterrek familientzako liburutegi mugikorra martxan jarriko du ostiral honetan
Frontoian kokatuko den guneak irakurtzeko, jolasteko eta etorkizuneko udal ekipamenduari buruz hausnartzeko aukera emango du
Ispasterko liburutegia kalera aterako da bariku honetan, formatu mugikorrean. Herriko frontoia, 16.15etik aurrera, familientzako gune ireki bihurtuko da, non irakurketa eta jolasa izango diren protagonista. Ekimenaren helburua da liburutegia herritarrengana hurbiltzea eta, aldi berean, herriaren etorkizuneko kultur ekipamenduak nolakoa izan beharko lukeen azaltzea.
“Liburutegi parte-hartzaile” hau liburuez gozatzeko, esperientziak partekatzeko eta kultura idatziarekin erlazionatzeko modu berriak aurkitzeko leku gisa ulertzea nahi du Udalak. Ez da ohiko liburutegia izango, elkargune dinamikoa baizik non familiek elkarrekin jolastu, irakurri eta proposamenak aurkeztu ahal izango dituzten, guztien artean espazio biziago eta komunitarioago bat eraikitzeko.
Bi eta zazpi urte bitarteko haurrek heldu baten laguntzaz parte hartu ahal izango dute, haurtzarotik irakurketa sustatzeko pentsatutako arratsalde batean. Proposamen honekin, liburutegiak topagune eta sorkuntza kolektiborako gune bilakatzea bilatzen du Udalak.
Temas
Más en Bizkaia
-
Kostaldea zeharkatuko dute Olentzero eta Mari Domingik
-
¿Cómo y dónde puedo cobrar mi premio de la Lotería de Navidad 2025?
-
El champán se descorcha en Bilbao con el segundo, tercer y quinto premio de la Lotería de Navidad
-
Miren, 89 años y agraciada de Igorre: “Cogí una participación porque era poco dinero y me han tocado 10.000 euros”