Urtero bezala, Ermuko Extremadurako Etxeak programazio berezia bezain zabala prestatu egin du Extremadurako Eguna dela eta ospatuko duen Kultur Asteaz gozatzeko. Gaurtik aurrera eta datorren igandera arte, ekimen honen hogeita hamalaugarren edizioa ospatuko da Ermuan.
Astelehen honetan bertan, irailaren 8an, bandera jarriko dute udaletxeko balkoian, eta ondoren topa egiteko ardoa eskainiko dute elkartearen lokalean, Extremadurako zeharkalean.
Bihar asteartea "Haurraren Eguna" izango da eta 17:30ean Clown batek "La maleta de Lekim" izeneko ikuskizuna eskainiko du. Ondoren, txokolatada herrikoia eta gozokiak eskainiko dituzte bertaratutakoentzat.
Asteazkenean, Elisa Lópezek eta Marije Murillok poesia errezitatuko dute. Bilkura irekia izango da parte hartu nahi duen jendearentzat.
Ostegunean, 20:00etatik aurrera, eskualdeko plater tipikoen lehiaketa izango dute. Ostiralean 20:30etan herriko "Versionarios" taldearen kontzertua.
Larunbatean Extremadurako meza izango da 13:00etan, ‘Flor de Tomillo’ abesbatzaren parte hartzearekin, eta Cuatrolako txapelketa 17:00etan. Arratseko 19:00etatik 23:00etara, Iker B. DJan arituko da musika jartzen.
Egun handia igandea izango da; bazkaria izango da bazkide, agintari eta gonbidatuentzat 14:30etatik aurrera.
Extremadurako Zentroaren Kultur Asteak Extremadurako Batzarraren, Ermuko Udalaren, Euskadiko Extremadurako Elkarteen Federazioaren, Kanpoko Extremadurako Komunitateen Kontseiluaren eta Ermuko Merkataritza eta Ostalaritza Elkartearen babesa du.