Iurretako Udalak hobekuntzak egingo ditu bide publikoetan
Guztira bost bide konponduko dira eta horietako batean abiadura murrizteko sistema bat jarriko da
Aurrera doa Iurretako Udala herritarren bizi-kalitatea hobetzeko planeatutako jarduerak egiten. Oraingo honetan, udalerriko bost bide publiko konpondu eta egokituko ditu. Horretarako, Udalak ia 50.000 euro bideratuko ditu (48.272,67 euroko aurrekontua, zehazki), eta espero da obrak bi hilabeteko epean amaituta egotea. Hobetuko den bide publiko horietako batean abiadura murrizteko sistema bat jarriko dute.
Egokitu nahi diren bideak baserrietara eta nekazaritza eta abeltzaintza intentsitate handiko landa-eremuetara iristeko bideak dira. Hauek Goiuria (Agirretxebarria), Arriandi (Telleriaetxebarria eta Telleria) eta beste bi San Andresen (Kukutzaetxebarria eta Kukutzazarra) daude. Gaur egun, bide horiek kontserbazio egoera txarrean daude, eta zaildu egiten dute alde batetik pertsonen zein ibilgailuen ohiko joan-etorria, eta bestetik nekazaritzako eta abeltzaintzako jarduerak normaltasunez garatzea, bai eta bidezidor homologatuen parte diren eremu horietan aisialdia egitea ere.
Bestalde, Arriandiko industrialdean dagoen bosgarren bide batean (Eubabaso)ibilgailu astun eta arinen joan-etorri trinkoa gertatzen da, eta batzuetan abiadura handian ibiltzen dira, bertatik igarotzen diren pertsonentzat arriskua sortuz. Hori dela eta, inguruan trafikoa berrantolatzeaz gain, abiadura-murriztaile bat jarriko da.
Beraz, konponketa-obrek zoruaren ertzak eta azalera garbitzea, fresatzea eta nahasketa bituminosoa beroan aplikatzea eta Arriandin abiadura-murriztaile bat instalatzea ahalbidetuko dute.
Temas
Más en Bizkaia
-
El comercio de Bilbao toma la calle este sábado con una pasarela de moda y mascotas
-
Escapadas con encanto a menos de dos horas de Bilbao: naturaleza, mar y planes para desconectar en el puente de San José
-
Galdakao abre este viernes la votación popular de los conciertos de fiestas
-
Euskalduna Bilbao bate su récord histórico y roza los 9 millones de ingresos en 2025