Síguenos en redes sociales:

Martxan dira Barrikako Goierri auzoa eta Sopela lotzen dituen Mendietako bidea hobetzeko lanak

Gaur hasi dira Barrikako udal-errepidea hobetzeko obrak, eta hilabete inguru iraungo dute

Ostegun honetan, uztailaren 24an, hasi egin dira Barrikako auzoa eta Sopela lotzen dituen Mendietako udal-errepidea hobetzeko lanak. Horretarako, ia 100.000 euroko aurrekontua bideratuko da, eta obrak hilabete bateko iraupena izango dute, gutxi-gorabehera. Besteak beste, bidea berrasfaltatu eta seinaleztatuko da.

Hala ere, errepide horren ohiko erabiltzaileei obrak egin bitartean errepide hori ez erabiltzea gomendatzen zaie, Mendieta auzoan bizi direnek izan ezik. Horrela, lanak gutxiago etengo dira eta azkarrago egingo da aurrera errepidea amaitzeko. Barrika eta Sopela arteko joan-etorriak BI-3114 foru-bidetik lehenetsi beharko dira.

Trafikoa lasaitzea

Barrikako Udala Mendieta auzoko errepideetako galtzada konpontzeko, seinaleztatzeko eta zirkulazioa lasaitzeko lanak egiten ari da oinezkoei eta bizikletei lehentasuna emateko, bide horretatik doazen ibilgailuen aurretik.

98.000 euroko inbertsioarekin, Mendietako bidean zehar egindako udal-obra da. Asfalto berria jarri eta espaloiak markatuko dira, ahal den lekuetan trazadura seinaleztatuz eta zabalduz. Bizkaiko Foru Aldundiak 26.000 euroko dirulaguntza eman du obra egiteko, eta horrek obraren kostuaren % 25 estaliko du.

Obraren helburua da oinezkoei eta bizikletei lehentasuna ematea ibilgailu motordunen aurrean. Horrela, 2024an Goierri auzoa Sopelaraino berrantolatzeko egin zen obrarekin jarraitu nahi da.

Herritarren eskaera

Goierriko eta Mendietako bizilagunen beharrak bultzatuta egingo du aipatutako obra Udalak, udal-bidearen baldintzak hobetzeko.

Gobernu-organoak, Goierri auzoa berrurbanizatzeko lanak amaitu ondoren, Goierritik Sopelarako bidean jarduteko aukerari buruzko informazioa eskatu zion udalaren arlo teknikoari, trafikoa baretzeko eta bizikletentzako erabilerei lehentasuna emateko.​