Abanto Zierbenako Udalak legegintzaldiaren hasieran finkatu zituen 68 proiektuetatik 30 gauzatu ditu dagoeneko, 20 garatze-prozesuan daude eta 18 gauzatzeko. Horrela azaldu egin du gobernu-taldeak legegintzaldiaren erdialdean egindako balantzean.
Ondoren, Legegintzaldiko Planean jasotako proiektuen aurrerapen-egoera aurkezten da, bai eta etorkizuneko aurrerapenen proiekzioa ere, Abanto Zierbenaren garapenean eragin nabarmena duten jarduera estrategikoetan arreta berezia jartzen dutenak.
1. Amaitutako proiektuak (30)
- Orain arte, 30 proiektu bete dira.
- Horrek planeko proiektu guztien % 44,12a suposatzen du.
2. Hasitako eta prozesuan dauden proiektuak (20)
- Gaur egun 20 proiektu ari dira gauzatzen. Horietatik, 17k 2025aren amaiera baino lehen amaitzea aurreikusita dago.
- Proiektu horiek plan osoaren % 29,41a osatzen dute.
3. Hasi gabeko proiektuak (18)
- 18 proiektu egiteke daude.
- Proiektu guzti hauek Legegintzaldiko Planean aurreikusitako proiektu guztien % 26,47a dira.
Legegintzaldian zehar, planak jasotzen ez zituen beste jarduera batzuez gain, honako hauek ere gauzatu dira, planaren barruan kokatzen direnak:
- El Cerro kiroldegiaren estalkian instalazio fotovoltaikoa jartzea.
- Las Carreraseko erretiratuen instalazioak hobetzea.
- Autokarabanen aparkalekua Areilza doktore kalean.
- Gallarta eta Sanfuenteseko txakur-parkeak berritzea eta beste bat sortzea Las Carrerasen.
- Los Llanos auzoko haur-parkea berritzea.
- El Cerroko kalistenia eremua.
- Buenos Aires ikastetxeko eta Haurreskolako haur-parkeak berritzea.
- Gallartako erretiratuentzako sarbidea eta argiztapena hobetzea.
- Gallartako Txikito pilotalekuko aldagelen eta kantxaren arteko irisgarritasuna.
- Estalkia berritzea, harmailak hobetzea, pintatzea eta Gallartako Txikito pilotalekuan bi ate estanko jartzea.
- Gallartako Txikito pilotalekurako errebote mugikorra.
- Sanfuentesko frontoiko frontisaren eskuinaldea egokitzea, pilotek ihes egin ez dezaten.
- Peñusco Mendiola lantegi-koadroaren katalogazioa.
- Gautxoriko zerbitzu publikoa jaietako landa-auzoetara zabaltzea.
Bitartean, egikaritzen ari diren proiektuen artean; Peñucas auzoko urbanizazio-obrak daude, eta San Migeleko igogailuak, udalerriaren irisgarritasuna bermatzeko. Horrez gain:
- Udalerriko argiteria hobetu da, 710.000 euroko inbertsioarekin.
- El Campilloko bidea asfaltatuko da, 510.000 euroko inbertsioarekin.
- Peñucasen 40 plazako aparkalekua eraikiko da.
Bestalde, eta udalerriko eskakizun bat betetze aldera, 3 hilabetez mini bus bat jarriko da martxan, proba pilotu gisa, auzoak herrigunearekin konektatzeko. Proba pilotu honen bidez hiriarteko bus-zerbitzu eraginkorra ezartzea bilatzen da, etorkizunean zerbitzu egoki eta egonkor bat ezarri ahal izateko.
Bizilagunen beste eskakizun bat Sanfuentesko Jubilatuen Etxeko tabernaren irekiera da. Proiektua lehenbailehen gauzatu ahal izateko, bideragarritasun-memoria egiteaz arduratuko den batzordea sortzeko izapideak hasi dira.
Hurrengo hilabeteetan gauzatu beharreko proiektuen artean:
- Estalki berria Etorkizuna Ikastolako patioetan.
- El Campilloko eskolen obra.
- Hondartzako vóley pista, Federico Valbuenatik gertu.
- Sanfuentesko zinema zaharra berreskuratzea.
- Markesina jartzea Sanfuenteseko Carrejoan.
- Herritarrentzako Euskara Sustatzeko Plan berria.
- Udalerriaren izena aldatzeko ibilbide-orria ezartzea.
- Pozo Gerenterako sarbidea egokitzea.
Legegintzaldi amaitzen denerako, “Abanto Zierbenako kide izateaz harro dauden herritarrekin topo egin nahiko genuke, arduratzen den udalerria delako, euskalduna, irisgarria eta erakargarria, bai lurralde, azpiegitura eta instalazio mailan, bai kultura mailan, eta ingurumenarekin konprometitua”, adierazi du alkateak.
Bere aldetik, Maitana Martínez Goiri bigarren alkateordeak nabarmendu du: “Aurrekontu-orekan, iraunkortasunean eta, jakina, abantarren bizi-kalitatearen hobekuntzan ikuspegi argiarekin, aurrerapen nabarmena lortu da programatutako ekintzetan, eta, beraz, hori izango da gure ibilbide-orria legegintzaldi honetan”.
Legegintzaldia hasi zenetik, 2023ko ekainean, Abanto Zierbenako Udalak 68 proiektu, obra eta jarduera biltzen dituen plan integral bat ezarri du, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin.
Planak oinarrizko eskubideak bermatzeko eta komunitatearen ongizatea sustatzeko hainbat ekintza jasotzen ditu:
- Bizitza duina izateko eskubidea bermatzea.
- Ongizate fisikoa, mentala eta soziala indartzea.
- Berdintasuna eta kulturartekotasuna sustatzea.
- Euskararen erabilera bultzatzea.
Halaber, gobernu taldeak lan egiten jarraitzen du honako helburuekin:
- Arreta eta kudeaketa administratiboa arintzea.
- Kudeaketa publikoan gardentasuna bermatzea.
- Herritarren nortasuna indartzea.
- Espazio publikoa berreskuratzea, kontserbatzea eta mantentzea.
Helburu horiek lortzeko egindako lanak:
- Baliabide eskuragarrien gida egitea eta gizarte-ekintzako prozedurak sinplifikatzea.
- Gizarte-larrialdiko eta etxez etxeko laguntzako premien %100en estaldura bermatzea.
- Ikastetxeetan inbertitzeko urteko plana finkatzea.
- Udal-izapideak sinplifikatzeko berrikuspena.
- Genero-indarkeriaren aurkako Koordinazio Protokolo berria egitea.
- VI. Berdintasun eta LGTBI Plana egitea.
- Saltokiak seinaleztatzeko plana, autismoa duten pertsonentzat.
- Suizidioen aurkako plana egitea.
- Udaletxeko Euskara Sustatzeko eta Erabiltzeko Plan berria.
Azkenik, mugikortasuna eta bizikidetza, ingurumenaren babesa, enplegua eta jarduera ekonomikoa bultzatzeko proiektuak ere martxan daude, udalerriaren gizarteratzea, jasangarritasuna eta modernizazioa sustatzeko helburuarekin:
- Autoentzako kargagailu elektrikoak hiru auzoetan.
- ENKBike proiektua Ekoetxean.
- Teknologia Parke berriko enpresen beharrei lotutako enplegu berrien prospekzioa.