'Elkar zaindu. Jaietan, eraso matxistarik gabe' kanpaina abiarazi du Ermuko Udalak
Uztailaren 18, 23, 24, 25 eta 26an, 'Puntu Morea' izango da herriko kaleetan
Ermuko Udalak eraso sexistask prebenitu nahi ditu Santixauetan, eta horretarako 'Elkar zaindu. Jaietan, eraso matxistarik gabe' izeneko kanpaina jarri du martxan Berdintasun sailak.
Uztailaren 18, 23, 24, 25 eta 26an, 'Puntu Morea' izango da herriko kaleetan, herritar guztiei zuzendutako gunea, eraso matxistak prebenitzeko, horiei arreta emateko eta laguntzeko. Informazio-gune horretan gaian adituak diren bi profesional izango dira, eta etengabeko koordinazioan egongo dira jai parekideak bermatzeko lan egingo duten eragileekin.
Goizeko 01:00ak arte, puntu moreak herritarrak indarkeria matxistaren inguruan kontzientziatzea izango du helburu. Erasoei aurre egiteko materialak banatuko dira eta informazioa eta tresnak emango dira.
Goizaldean, puntu morea Erdikokale 5era (Bolintxo okindegi ohira) eramango dute, eraso matxisten aurrean arreta emateko eta esku hartzeko leku segurua. Behar izanez gero, arreta emozional presentziala, telefono bidezkoa eta laguntza eskainiko da edozein intentsitateko eraso matxisten aurrean, bai eta horien aurrean jarduteko aukerei buruzko informazio eta aholkularitza egokia ere.
Informazio hori ahalik eta jende gehienarengana iristeko, informazio-kartelak banatuko dira ostalaritzako eta merkataritzako establezimenduetan. Gainera, ostalaritzan binilo bat banatuko da eraso matxisten aurrean jarduteko protokoloarekin.
Jaietan eraso matxistaren bat gertatuko balitz, eraso horiek prebenitzeko eta gai horretan sentsibilizatzeko etengabeko ahalegina egiten den arren, Ermuko Udalak badu tokiko protokolo bat inplikatutako eragile guztiekin koordinatuta jarduteko. Edozein pertsona joan daiteke udal bulegoetara edo telefonoz deitu 943 17 63 00 telefonora, eguneko 24 orduetan arreta emateko.
Temas
Más en Bizkaia
-
Orduña proyecta tres nuevos vasos de piscina en el recinto al aire libre de La Muera
-
Ian Cortegoso, la joven promesa bilbaina de 10 años, deslumbra en el estreno de 'Un hijo'
-
El PNV de Muxika recuerda que se lleva tiempo trabajando en la mejora de la BI-635
-
Bizkaia y Euskaltel ponen en marcha un polo de impulso de vocaciones tecnológicas