Ibilgailu elektrikoak birkargatzeko guneak instalatu ditu Santurtzik
Jabari publikoko emakida egin da 10 urtez tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiborako
Aurrera doa Santurtziko Udala ingurumen jasangarritasunarekin duen konpromisoarekin. Oraingo honetan, udalerrian ibilgailu elektrikoak azkar kargatzeko estazioen sarea ezarrikok du, mugikortasun elektrikorantz urrats bat aurrera eginez.
Horrekin lotuta, Miguel Alvarez Herrilan eta Zerbitzu arloko zinegotziak azaldu duenez, “gure zeregina ibilgailu elektrikoaren erabilera sustatzea da, gakoetako bat baita berotegi efektuko gasen isurketa murrizteko. Horrelako azpiegiturek ingurumenari ez ezik, gure herritarren bizi-kalitateari ere egiten dio mesede, santurtziarren eguneroko bizitzan mugikortasuna garbiagoa, isilagoa eta eraginkorragoa izango da eta.
Ildo horretatik, jabari publikoko emakida egin da 10 urtez tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiborako, zertarako-eta udalerriko hainbat kokapen estrategikotan (Fleming doktorea kalea, Iparragirre etorbidea eta Pedro Ikaza kalea) karga azkarreko hiru gune instalatu eta ustiatzeko. Pedro Ikaza kaleko lanak gaur bertan, maiatzak 29, hasi dira.
Estazio bakoitzean potentzia altuko karga-gune bat egongo da (gutxienez 50 KW hartune bakoitzeko), eta horrek kokapen bakoitzeko bi ibilgailu batera kargatzeko aukera emango du. Kargatzeko guneetan aparkatzeko bina toki eta ibilgailu elektrikoetarako gutxienez kargagailu bana egongo dira, eta 25 bat m2-ko azalera hartuko du bakoitzak. “Horrek herritarrei euren ibilgailu elektrikoa eroso eta modu eraginkorrean kargatzeko aukera emango die, Santurtzin horrelako azpiegiturek ematen duen zerbitzua hobetuz eta irisgarriago jarriz” adierazi du Alvarezek.
Kargagailu-sarea zabaltzeak Udalak hiri garbiago, osasungarriago eta modernoagorantz aurrera egiteko hartuta duen konpromisoari erantzun eman nahi dio, hiriaren garapen jasangarriaren eta Hiri Agendaren xedeak bere egiten ditu eta.
Temas
Más en Bizkaia
-
Sopela cierra al tráfico la calle Akilino Arriola todos los sábados del verano
-
"He tenido mucha suerte con muy buenos profesores que me han hecho amar cada cosa que estudiaba"
-
Ezkerraldea da comienzo a un fin de semana de frenética actividad
-
Leioa hace mejoras en el polideportivo de Kandelazubieta por 1,8 millones