Bermeoko Sagrado Corazon ikastetxeko ikasleek irabazi dute kaixomundua.eus lehiaketa. Nora Erezuma, Naia Intxausti, Manal Mourtabit, Ilargi Rodriguez eta Oroitz Sanzek garatutako webgunea izan da DBH 1-2 kategoriako webgunerik onena. Euskalshop.eus izeneko online denda sortu dute modaren eta sormenaren zale diran ikasle bermeotarrek.

Kaixomundua.eus lehiaketaren helburua da webguneak sortzen ikasiz, gaitasun digitalen ezagutza sustatzea eskola-komunitatean. Lehiaketak eduki digitalak euskeraz sortzea ere sustatu nahi du. Aurten, guztira 68 ikastetxetako 1.600 ikaslek hartu dute parte, 273 webgune aurkeztuz.

Ekimenarekin ikasleek webgune erreal bat sortzen dute praktikan oinarritutako lan motibatzaile baten bidez, aukera izan dezaten kontsumitzaile digital izatetik sortzaile digital izatera pasatzeko.

Horretaz gain, trebakuntza teknologikoa behar duten irakasleen prestakuntza ere indartzen da webgunean bideo-trebakuntza bidez.