Sustabiz Fundazioaren 2025. denboraldia Bermeoko II. Herri Kirol Txapelketa Herrikoiaren bigarren edizioarekin hasiko da. Txapelketa hau apirilaren 25ean eta 26an ospatuko da eta izen ematea apirilaren 11ra arte dago zabalik. Bertan, 15 urtetik gorako edonork parte har dezake 3 partaideko talde batean.
Bertan, Herri Kirol eta Arraun proba ezberdinak izango dira. Horretaz gain, lehiakideentzako sariak eta bertaratzen direnentzako zozketa desberdinak antolatuko dira. Hilaren 25ean entrenamendu formatuan izango da proba egin nahi dutenentzat, eta 26an txapelketa egingo da.
Lehiaketa sistemari dagokionez, azpimarratu behar da Herri Kiroletako modalitate desberdinetako sailkatze probak egongo direla, trontza, harrijasotze, ingude Jasotze, edota txinga erute bezalako probekin. eta ondoren azken faseko probak izango dira.
Bestalde, kategoria bakarra egongo da eta izena eman ondoren, lehiaketa sistemaren lana argitaratuko da.
Izen-ematea sustabiz.eus webgunearen bidez egin beharko da. Parte hartzaileak hiru partaideko taldeak izango dira eta, besteak beste, zehaztu beharko da taldea entrenamendu-saiora joango den ala ez, antolatzaileek bertara joatea gomendatzen duten arren