Síguenos en redes sociales:

Oinarrizko Soropen ikastaroa Lekeition

Martxoaren 28an ospatuko da eta parte hartzeko beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea

Lekeitioko Lagunkoi eta Denbora Bankua taldeek antolatuta, eta Lekitto Bedarraren laguntzarekin, martxoaren 28an oinarrizko sorospen-ikastaro bat egongo da Lekeition, Iñaki Iturri sorosle profesionalak emango duena.

Antolatzaileek adierazi dute garrantzitsua dela herrian oinarrizko ezagutza hori zabaltzea, “edozein egoera larritan zer egin behar den, nora deitu behar den, norengana jo behar den, zer egin behar den gerturatzen direnekin, eta nola bermatu pertsonen segurtasuna ingurunearen arabera, hazken finean, bizitzak salbatu behar diren urrats zehatzak ezagutzea”.

Ikastaroan zehar desfibrilatuak herrian duen kokapenari buruzko informazio zehatza emateko aprobetxatuko da, izan ere, Udalak datozen asteetan aparatuak herritarren eskura jartzeko asmoa du.

Taldeak gehienez 30 lagun izango ditu, beraz leku mugatuak daude eta izena emateko azken eguna martxoaren 27a izango da. Izena emateko, whatsaap bat bidali behar da 648511741 zenbakira. Hitzordua arratsaldeko 18.00etan izango da Lekeitioko ikastolan eta bi orduko iraupena izango du.