Síguenos en redes sociales:

Lekeition udaberrian landatzeko jardunaldia

Martxoaren 29an izango da, eta plaza mugatuak direnez, aldez aurretik izena eman beharko da

Lekitto Bedarra elkarteak, Udaberriko ortua. Zer eta Zelan izeneko jardunaldi bat antolatu du udaberrian landatu behar dena ezagutzeko asmoz. Jardunaldia martxoaren 29an ospatuko da, goizeko 9.30etatik eguerdiko 12.30etara, Lekeitioko Ikastolan.

Gabino Murua adituak zuzenduko du jardunaldia, eta honek alderdi teorikoa eta praktikoa izango ditu.

Horrela, alde teorikoan, udaberrian egin beharreko landaketak, hazitegia nola sortu edo nola erein azalduko da. Bestalde, betiere eguraldiak laguntzen badu, Usotegiko baratzean ere praktikak egiteko aukera egongo da. Bertan, adibidez, bankalak nola egin, patata, tipula eta letxugak nola erein eta landatu ere azalduko da, edota tomateak negutegi batean modu errazean nola landatu ere irakatsiko da.

Gabino Murua izango da irakaslea jardunaldi honetan. Bera izan zen iaz ospatu ziren jardunaldietako irakaslea eta arrakasta handia izan zuen, Lekitto Bedarraren arabera, eta adierazi dutenez “horregatik uda baino lehen hilero ikastaro bereziak antolatuko ditugu berarekin, martxoan, apirilean eta maiatzean”.

Jardunaldi honetan parte hartzeko plazak mugatuak dira eta 10 euroko kostua izango du pertsonako. Eta bertan parte hartzeko izena eman beharko da 605775445 whatsappean.

HITZ GUTXITAN

Jardunaldia. Martxoaren 29an ospatuko da jardunaldia, goizeko 9.30etatik 12.30etara, Lekeitioko Ikastolan. Alde teorikoa eta praktikoa izango ditu Usotegiko baratzean.

Izen ematea. Plazak mugatuak dira eta 10 euroko kostua izango du pertsonako. Bertan parte hartzeko izena eman beharko da 605775445 whatsappean.