Síguenos en redes sociales:

Egitarau zabalak Lea Artibain M8a aldarrikatzeko

Manifestazioak, ikastaroak, solasaldiak eta erakusketak antolatu dira datozen egunetarako eskualdeko herrietan

Egitarau zabalak Lea Artibain M8a aldarrikatzekoO. U.

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Egunaren bezperan, Lea Artibai eskualdea aldarrikapen egun hau ospatzeko prestatzen ari da. Ondarroan, Udalak eta Etxelila emakume elkarteak, elkarlanean, egitarau zabala prestatu dute, martxoan zehar garatuko dena. Horrela, Bollologia. Euskal Herriko Bolleron Mungimenduaren Genealogia Bisual bat, 1977-2010 izeneko erakusketa ikusteko aukera izango da Etxelilan, eta bihar, Martxoak 8, manifestazioa Andrabanda feministarekin eta bazkari autogestionatua ospatuko dira.

Horretaz gain, Gizontasuna eta sexualitatea: Zerk egin nau hetero? gizonentzako ikastaroa martxoaren 11n; Minbizia ikuspegi feministatik podcasta martxoaren 14an; luntxa eta dantzaldia 15ean; bertso klown ikuskizuna 18an; eta Greba feministak izeneko liburuaren aurkezpena, martxoaren 27an, egongo dira.

Markina-Xemeinen, bestalde, gaur, martxoak 7, BIREN kontzertu akustikoa egongo da, eta martxoaren 8an Emakumeentzako kafe-tertulia, Markina-Xemeingo egoera feminismotik gaiarekin. Ondoren mobilizazio zaratatsua, karropoteo eta Dj Alloxelets ere izango dira.

Aulestian martxoaren 8an eta 9an egingo dituzte jarduerak. Bertan ez dira faltako dantza parte hartzaileak, bertso-bazkaria Eli Pagola eta Maider Arregirekin. Eta igandean, Pleibak liburuari buruzko solasaldia Miren Amuriza bertsolariarekin.