Umorez eta gertutasunez aldarrikatuko du Mendatak martxoaren 8a
Emakumeen bazkariak eta Ana Goitiaren ikuskizunak osatzen dute programazioa
Mendatako Udalak urte osoan zehar lan egiten du berdintasun-politikak bultzatzeko eta udalerriko emakumeentzako parte-hartze espazioak sortzeko. Testuinguru horretan, M8ren egunak berebiziko garrantzia hartzen du, topagune eta ahalduntze-momentu bihurtuz.
Hori dela eta, larunbat honetan, martxoaren 8an, bi jarduera egongo dira. Alde batetik, Mendatako Emakume Taldearekin elkarlanean, emakumeen bazkaria antolatu da. 14:30etik aurrera Artape Tabernan, belaunaldi ezberdinetako emakumeek mahaiaren bueltan elkartzeko eta esperientziak partekatzeko aukera izango dute, gertutasun eta sororitate giroan.
Jardunaldiari amaiera emateko, Artape Tabernak Ana Goitiaren Katana ikuskizuna hartuko du 18:00etatik aurrera. Bertan, gizartean emakumeek duten rola komediaren bidez jorratuko da. Sarrera doakoa da.
Temas
Más en Bizkaia
-
Hidrantes, ventilación, salidas de emergencia... Estos serán los nuevos requisitos de los túneles en Bilbao
-
Metro Bilbao renovará más de ocho kilómetros de sus carriles
-
Más de dos millones de euros para proteger los bosques de Bizkaia
-
Bilbao regula las medidas de seguridad que deben cumplir sus túneles viarios