Euskaraldiaren aurkezpena Markina-Xemeinen
Ekitaldia datorren otsailaren 21ean izango da
Euskaraldiaren laugarren edizioa maiatzaren 15etik 25era egingo da, eta dagoeneko hasi dira herrietan euskararen erabilera aktibatzeko egitasmoa antolatzeko izen-emateak. Hori dela eta, datorren otsailaren 21ean, Markina-Xemeinen aurtengo ekimenaren aurkezpena egingo da.
Bertan, hamaikakoa osatzen duten kideek euskararen erabilera bultzatzeko urratsa emango dute herritarren parte hartzea aktibatzeko helburuarekin. Laugarren edizioaren leloarekin bat eginez –Elkar mugituz egingo dugu– hamaikakoa osatzen duten lagunek erabileran aurrerapausoak ematera eta hizkuntza portaerak aldatzera animatuko dituzte herritarrak
Arratsaldeko 18:30ean hasiko da ekitaldia, Arkupe aurrean, Euskaraldiko taldekako argazkiak ateratzeko aukerarekin eta Pablo Fdez. Arrietaren musikarekin girotua. – E. Salterain
Temas
Más en Bizkaia
-
Mariama Bah: "El mercado ha cambiado mucho, pero para mí es un sueño formar parte de él"
-
De una maleta de tripulante de cabina a cámaras antiguas: los objetos más llamativos del Mercado
-
Ni la lluvia frena el Mercado del Dos de Mayo en Bilbao
-
El Museo de Orduña regresa a la actividad y también a la infancia