Urtez urte handitzen doa Getxo bisitatzen duten turisten kopurua. Iazko datuen arabera, Getxoko Turismo Informazio eta Harrera Zerbitzuak 40.266 pertsona artatu zituen 2024an zehar, aurreko urtean baino % 17 gehiago.
Udako denboraldian (ekainaren 21etik irailaren 20ra) bisiten % 44 izan ziren, eta hilabeteka, abuztuak jarraitzen du izaten jenderik gehien biltzen duen hilabetea, nahiz eta azaroa izan zen ehuneko-hazkunderik handiena izan zuena (+% 130).
Irantzu Uriarte Turismo zinegotziak adierazi duen bezala, "Getxo gero eta gustukoagoa da, gero eta gehiago bisitatzen gaituzte. 2024an, 5 kontinenteetako 40 herrialdeko baino gehiagotako turistak hartu genituen eta aukera izan zuten gure udalerriak duen eskaintza turistiko, kultural, komertzial, gastronomiko eta zerbitzukoaz gozatzeko. Gainera, jarrai-tzen dugu desestazionalizatzen bai hilabeteetan, bai udaberria eta udazkena bezalako denboraldi logikoetan, eta oso interesgarria da azarotik irailera erregistratutako jendetza. Oporraldiei buruzko datuek erakusten dutenez, funtsezko denboraldietan, bide onetik ja-rraitzen dugu, beste helmuga batzuen gainetik".
Datuak
Arreta-puntuen arabera, Ereagako Turismo Arretarako Bulegoak 18.615 turista eta bisitari hartu zituen (% -2), eta Bizkaiko Zubiaren ITPk, berriz, 21.651 (% +41). Oporraldi-en arabera, 2.114 lagunek (% +17) bisitatu gintuzten 2024ko Aste Santuan eta Pazkoan, eta 21.783k (% +17) udan.
Jatorriaren arabera, guztizkoaren % 43,14 (17.371 bisitari) Erkidegoko eta atzerriko turismoari dagokio. Horrek esan nahi du % 23ko igoera izan dela, eta errekorra udal zerbi-tzuarentzat, 2019an artatutako 14.748 pertsonak gainditu baititu (orain arte erregistratu-tako jende kopururik handiena). Batez ere Frantziatik eta Erresuma Batutik (% +30), Ale-maniatik, Italiatik, Estatu Batuetatik eta Herbehereetatik iritsi ziren. Japoniako turismoak gora egin du nabarmen (% +476).
17.360 pertsona (% 43,11) estatuko hainbat tokitatik iritsi ziren (% +22). Merkatu nagusi-ek igoerak izan dituzte: Madrilek (% +11) eta Kataluniak (% +20). Ondoren, Andaluzia (% +4), Valentziako Erkidegoa (% +20) eta Gaztela eta Leon (% +17).
2.726 pertsona (% 7) Euskadiko hainbat tokitatik etorri ziren, datu horrek beherakada txiki bat eragin zuen (% -5).
Erregistratutako kontsulta eta erreserbei dagokienez, 97.023 izan ziren (% +10). Es-kari nagusiak ohikoak izan ziren (planoak eta mapak, eta interes turistikoko puntuak), baita garraioari, liburuxkei, enogastronomiari eta kostaldeko turismoari buruzko gaiak ere. 41.733 kontsulta Getxori buruzkoak izan ziren: Bizkaia Zubia (% 44), Portu Zaharra (% 19), Galea (% 13) edo Getxoz Gozatzeko Planak (% 5).
Produktu eta zerbitzu turistikoak erreserbatzeko udal zerbitzuak 409 bezerori eman zien arreta, eta udalerriko enpresek 26.960 euroko fakturazioa izan zuten guztira (% +9). Kon-tratazio nagusiak "Kostaldea belaontziz" (% 98) eskaintzetarako izan ziren.
Baliabide turistikoei dagokienez, Bizkaia Zubiaren oinezkoentzako pasabideak 82.786 bisitari izan zituen (% -3). % 42 estatukoak ziren (Madril, Katalunia, Andaluzia eta Valentziako Gobernua, batez ere). Atzerritarrak (% 43) nagusiki Alemaniatik, Frantziatik, Italiatik, Erresuma Batutik, Estatu Batuetatik, Kanadatik eta Japoniatik iritsi ziren. % 13 Bizkaikoak ziren. El Abra-Getxo Kirol Portuak 259 belaontzi (% -3) eta iragaitzazko 566 nabigatzaile jaso zituen: % 42 Frantziatik iritsi ziren eta % 22 estatuko hainbat tokitatik. Batez besteko egonaldia bi gauekoa izan zen.