Ohiturari jarraituz eta Santa Ageda bezperarako egun gutxi falta direnean Berriatuak urtero bezala datorren larunbatean, otsailak 1, Santa Eske eguna ospatuko du. Horrela, Berriatuko Udalak, Goikolauk eta eta Goxalde elkarteak elkarlanean tradizio hau ospatzeko egunbeteko egitaraua antolatu dute egun guztian zehar herritarrak kantuan aritzeko herrian zehar eta baserriz baserri.
Programazioa goizeko 10:00etan hasiko da Baserriz Baserri joateko, eskolaurrean elkartu ondoren. Horren ostean 13:30etan bazkaria izango da eta eta horretarako aldez aurretik izena eman beharko da udaletxean. Azken eguna urtarrilaren 31 izango da.
Jardunaldiak arratsaldeko 15:00etan jarraituko du Kantuan herrian zehar jarduerarekin. Kasu honetan irteera Mendibarren frontoian izango da. Eta 20:00ak aldera umeentzako txokolatada ere egongo da frontoian. Eguna amaitzeko afaria egongo da 21:00etan Goxalde elkartearen eskutik. Horrela, Berriatuan auzoz auzo eta baserriz baserri ibiltzeko ohiturari eusten diote, atez ate Santa Ageda abestia abestuz eta dirua bilduz.