Heriotzaren aurrean herritarrek dituzten eskubideak azaldu eta erabakiak hartzen laguntzeko helburuarekin, Hil Arte Bizi egitasmoa antolatuko du berriro ere Lekeitioko Udalak. Aurreko aldian izandako arrakastaren ondorioz, asko izan ziren tailerretan parte hartzeko aukerarik izan ez zutenak, hori dela eta, egitasmoa berriro antolatzea erabaki da.

Edukien aurkezpen hitzaldia urtarrilaren 23an izango da kultur etxeko Azkue aretoan arratsaldeko 18:00etan. Gerora, egitasmoaren zortzi tailerrak antolatuko dira, 48 euroko prezioan. Tailerren izen-ematea utarrilaren 23tik otsailaren 6ra egongo da zabalik, biak barne.

Tailerrak otsailean, martxoan eta apirilean ospatuko dira eta aurrera egiteko gutxieneko parte hartzaileak 5 izan beharko dira eta gehienez 12. Bestalde, lehentasuna izango dute Lekeition erroldatutakoek.

Egitasmo honetan izena emateko eta tailerretan parte hartzeko, dagokion izen-emate eranskina bete beharko da eta Udaletxera bideratu ordainketaren frogagiriarekin batera, papera Udalaren harreran utzi edo posta elektronikoz bidali udala@lekeitio.eus helbidera. Izen-ematea gauzatutzat emango da bi agiriak jasotakoan.