Erakusleihoen lehiaketako sariak banatu ditu Durangok
Durangoko Udalak, beste udalerri batzuen ereduari jarraituz, kontsumo handiko garaia den Gabonetan tokiko merkataritza eta ostalaritza dinamizatzeko erakusleihoen lehiaketa jarri du martxan, Dendak Bai elkartearekin batera. Ekimen horrekin udalerrian kontsumitzea sustatu nahi izan dute bai Udalak eta bai Dendak Baik, eta kanpainak harrera bikaina izan du herritarren aldetik.
35 establezimenduk parte hartu ondoren, gaur jakinarazi dira 2024ko Erakusleihoen Lehiaketako sarituak. Oraingo honetan, epaimahaiaren sariak 1.500 euroko lehenengoa Madalenosteko TYL spacesentzat izan da, 1.000 euroko bigarrena Montevideoko Ayarza Pasteleriarentzat eta 500 euroko hirugarrena San Inazio 1eko Bekoa Floristeriarentzat. Epaimahaiak adierazi duenez, sarituak bereziki orijinaltasunagatik eta Durangorekiko loturagatik izan dira lehen sariaren kasuan, eta kalitate eta estetikagatik gainerakoetan.
Gainera, iaztik herri bozketa bidezko sari berezia dauka, 300 eurokoa; kategoria honetan 590 boto jaso dira eta Optika Landakok irabazi du 109 botorekin.
Jesica Ruiz Perez merkataritza-zinegotziak eta Dendak Bai merkatari eta ostalarien elkarteko presidenteorde Agurne Azkaratek lehiaketako sariak banatu dituzte, irabazle gisa egiaztatzen dituen bereizgarriarekin batera.
Ekimen horrekin, Durangoko Udalak eta Dendak Baik tokiko merkataritza eta ostalaritza dinamizatzeko konpromisoa indartu dute, eta herritar guztiak animatu dituzte saritutako erakusleihoak ikustera eta erosketak tokiko saltokietan egitera.
Temas
Más en Bizkaia
-
Ibon Lasuen: "No es el mejor momento para el sector, pero lo conseguiremos”
-
La división de ELA en Tubos Reunidos abre la puerta a un acuerdo en el grupo pese a la huelga indefinida en Amurrio
-
Euskararen erabilera sustatzeagatik aintzatespena jasoko dute 14 establezimenduk Busturialdean
-
La huelga de pilotos de Lufthansa deja al aeropuerto de Bilbao sin vuelos con Múnich y Frankfurt