Urtero lez Sociedad Artístico Cultural Zornozak Amorebieta-Etxanoko ikasleentzako antolatzen duen Idazlan Lehiaketaren sariak banatu ditu. Egitasmo honen 25. edizioan 213 ikaslek parte hartu dute. Zehazki, 11 urte arteko mailan 65 ikasle, 97 ikasle 12 eta 14 urte bitartekoan eta, azkenik, 51 ikasle 15 eta 18 urte bitarteko mailan. Sarituak Nikole Etxebarria, Laia Urriolausokoa, Izaro Pagaldai, Amaia Castillo, Paule Madariaga eta Haizea Saavedra izan dira.