Urtero bezala, Sestaoko Udalak urteko kirolari eta klub garrantzitsuenak saritu ditu aurten ere bai Sestaoko Udalak, joan den ostiralean, abenduaren 20an, Las Llanaseko udal kiroldegian ospatutako Josu Azurmendi kirol galan.

Jaia Carlos Mazak, udalerrian egiten diren kirol lehiaketa askotako speakerrak, zuzendu zuen, eta Las Llanas Taekwondo klubaren, Altzairu patinaje klubaren eta Las Llanas Kiroldegiko gimnasia erritmikoko taldearen erakustaldiek girotu zuten ekitaldia.

Talde politiko guztietako ordezkariek banatu zizkieten sariak kirolari eta klubei. Ainhoa Basabe alkateak hartu zuen hitza, aurten ere lortu dituzten emaitza bikainak nabarmentzeko eta berriro beteta ageri zen Las Llanaseko kiroldegian bildu ziren pertsona guztiei jai zoriontsuak opatzeko. 

Sarituak

Gizonezko kirolaririk onena, Johan Gonzalezentzat (boxeoa)

MT Boxing klubeko kirolaria Espainiako Txapeldun, Euskadiko Txapeldun eta Bizkaiko Txapeldun izan da, eta brontzea lortu du Portimao Nazioarteko Txapelketan. Zoritxarrez, Johanek ezin izan zuen berak jaso saria, lehiatzen ari zelako.

Kirolaririk onena emakumezkoetan, Kaiku Arraun Elkarteko traineruarentzat

Kasu honetan, Kaikuko emakumezkoen traineruan aritu den talde osoaren ahalegina saritu dute. 2024an lortu dituzten arrakasten artean aipatzekoak dira ETE Ligako laugarren postua, Bizkaiko batel txapelketa, Euskadiko eta Espainiako batel txapelketetako hirugarren postu bikoitza, Bizkaiko trainerilla txapelketako bigarren postua eta, azkenik, Kontxako Banderarako sailkapena, zazpigarren postuan sailkatuta.

Gizonezko promesik onena: Peio Pérez García (eskupilota)

Lagun Artea pilota taldeko pilotariak Euskadiko gazteen paletako txapeldun, Herriarteko Txapelketako txapeldun, pala motzeko GRAVNI Torneoko txapeldun eta esku pilotako kadete mailako Bizkaiko txapeldunorde izateagatik jaso zuen saria.

Emakumezkoen promesik onena, Mikele Agüerorentzat (arrauna)

Kaiku Arraun Taldeko arraunlariak denboraldi honetan lortu dituen arrakasta ugariengatik jaso du sari hau, hala nola, Bizkaiko eta Euskadiko bateletako txapeldun izan delako kadete mailako Kaiku taldearekin, Bizkaiko eta Euskadiko skiff txapelduna, Bizkaiko eta Espainiako erremoergometro txapelduna, scull bikoitzeko itsasoko arraun txapelketan Espainiako txapeldunordea, batelen Espainiako txapelketan brontzea, eta Espainiako eta Euskadiko skiff txapeldunordea.

Elkarte nabarmenenari emandako Saria, Txerra MT Boxing Boxeo Klubarentzat

Open Bizkaia 2024 txapelketan taldekako txapeldun izateagatik lortu du saria.

Erakundeari emandako Saria, Lagun Artea Talde Pilotazalea sustatzeko egindako lanagatik

Sari hau Udal Pilota Eskolari emandako laguntzagatik eta Sestao ordezkatzen duten Bizkaiko eta Euskadiko txapelketengatik iritsi da.

Azkenik, oraingo honetan, Sestaoko Giltza Xabier Sainz de la Mazari egokitu zitzaion, Lagun Artea pilota klubeko presidenteari, frontoietan egindako kirol ibilbide luzeagatik, pilotari gisa lehenik eta balio berrien prestatzaile gisa gero.

Eta aurtengo gala honetan, Javier Ramosi, La Benedicta kiroldegiko kontroleko langile izandakoari, oroitzapen hunkigarria eskaini zitzaion, joan den apirilean hil baitzen bat-batean.