Udalerriko aberastasun historikoa, industriala, ingurumenekoa eta kulturala erakutsiko dituzten 16 ibilbide antolatu ditu Barakaldoko Udalak, Ibilbide Gidatuak programaren edizio berri baten baitan.
Bertan parte-hartzaileek hiriko istorio harrigarrienak ezagutu ahal izango dituzte, iragan industrialari, historiari, arkitekturari, ondareari eta Munoa finkari balioa emanez, beste bitxikeria askoren artean. Lehen ibilbidea urtarrilaren 19an, igandea, egingo da eta izena emateko epea gaurtik, abenduaren 19tik, dago zabalik.
Hiriko xehetasun bakoitza ezagutzea gustuko duten pertsonek gehien baloratzen duten jardueretako bat da. Horrela, urtarrila Barakaldoko historiara bideratuko da, Erdi Arotik gaur egunera arte. Bi irteera egingo dira, hilaren 19an eta 26an, Clara Campoamor kultur etxetik. Ibilbideak bi orduko iraupena du (11:00etatik 13:00etara).
Otsailean, industria izango da protagonista, meatzeetatik hasi eta desagertutako Labe Garaietaraino. Txangoak hilaren 9an eta 16an egingo dira, igandeetan, Renfeko Desertu geltokitik. Iraupena bi ordukoa izango da.
Martxoa hiriko arkitektura ezagutzeko hilabetea da. Martxoaren 16an eta 23an Barakaldoko migrazioak eta hirigintza ezagutzeko aukera izango da, Renfeko Desertu geltokitik abiatuta. Bi orduko ibilbidea (11:00etatik 13:00etara)
Apirilean Barakaldoko kargategietan paseatu ahal izango da, monumentu-multzo gisa onartuak. Txango horiek bi orduko iraupena izango dute (11:00etatik 13:00etara), eta Portu dartsenatik abiatuko dira, 6 eta 13 igandeetan.
Maiatza Meatzaritzarekin lotuta egongo da eta El Regato haraneko meatze-ustiapena ezagutu ahal izango da. Maiatzaren 11n eta 18an izango da, igandeetan, CIHMA Historia eta Ingurumenaren Interpretazio Zentrotik abiatuta. 4 kilometroko ibilbidea da, asfaltoa eta maldak dituena; beraz, arropa eta oinetako erosoekin joan behar da.
Ekainean Barakaldoko ondarea ezagutzeko aukera egongo da, Santa Agedatik Larrazabalgo eskoletara ibiliz. Ibilbideak ekainaren 15ean eta 22an programatu dira, igandeetan, Landeta kaleko autobús geltokitik abiatuta. Santa Ageda ermitara autobusez igoko da, baina, ondoren, oinez joango da handik Larrazabalgo eskoletaraino. Beraz, gomendagarria da arropa erosoarekin joatea.
Uztaila Gorostiza eta El Regato bidez Ingurumena ezagutzera bideratuko da. Txangoak uztailaren 13an eta 20an egingo dira, eta CIHMAn irteera izango du. Mendiko 5 kilometroko ibilbide zirkularra da; zailtasun ertaina.
Azkenik, iraila Munoa finkari eskainiko zaio. 21 eta 28rako aurreikusitako txango hauen bitartez.
Izen emateak, zabalik
Ibilbide Gidatu hauetan parte hartu nahi dutenek irteera baino hiru egun lehenago eman ahal izango dute izena 010 edo 944 789 200 telefonoen bidez, Barakaldotik kanpo, www.barakaldo.eus udal webgunean edo Barakaldo APP doako mugikorreko aplikazioan deitzen bada. Izapidea modu telematikoan (web eta App) egiteko, beharrezkoa da B@KQ doako ziurtagiri digitala izatea. Ziurtagiri hori Herriko Plazako, Gurutzetako eta Clara Campoamorreko Herritarren Arretarako bulegoetan jaso daiteke.
Jardueraren prezioa 2,05 eurokoa da oro har, baina erretiratuek, pentsiodunek edo langabezian daudenek eta 7 eta 12 urte bitartekoek euro 1 ordainduko dute. 6 urtetik beherakoek eta antolatutako taldeek doan parte hartzen dute.