Euskal Zine Bilerak Itziar Ituñoren ibilbidea aitortuko du
Urriaren 16tik 21era hogei film labur lehiatuko dira Lekeition ospatuko den euskal zine jaialdian
Euskal Zine Bileraren edizio berri bat abian da, Lekeitio aurten ere euskal ikus-entzunezko erakusleiho eta euskarazko zinemarako erreferentzia-gune bilakatuz
Euskal Zine Bilera 47 urtez sortu zen, zinema maite zuten gazte batzuek euskara arnastu beharra sentitu zutenean, eta horrexegatik, hain zuzen ere, zinema berria eta istorio berriak kontatu nahi dituzten sortzaile gazteengana hurbilduz, gazte horien begiradei keinu bat egin nahi die jaialdiak aurten. Proiekzioak, solasaldiak, tailerrak eta, batez ere, euskarazko zinema izango dira jaialdiaren ardatz.
Oraingoan, Ainara Elgoibar zinemagileak, Martxelo Rubio aktoreak eta Nerea Ibarzabal bertsolariak aukeratuko dituzte film, zuzendaritza eta gidoi onenaren irabazleak. Eta bai, bertsolaritzak ere protagonismoa izango du aurten. Euskal zinemak eta bertsolaritzak bat egingo dute jaialdian, besteak beste, Bertso-Zine gauean.
Bestalde, Euskal Zinemaren Begirada atalak urtero jartzen du bere begirada euskal ikus-entzunezkoen alorrean ekarpen berezia egin duen eragile edo pertsona batengan, hau dela eta, aurtengo Euskal Zinemaren Begirada Itziar Ituñori emango zaio, antolatzaileek azaltzen duten bezala.“lurralde, zein, hizkuntzaren mugak igaro dituen aktore euskalduna eta euskaltzalea”.
Aurreko urteetan bezala, Lekeitioko Ikusgarri aretoak ateak irekiko dizkio Euskal Zine Bilerari, urriaren 16tik 21era. Eta sari-banaketa urriaren 19an izango da, 19.30etik aurrera, Ana Goitia eta Jon Garate aurkezleekin.
Temas
Más en Bizkaia
-
Basauri prestó el año pasado atención socioeducativa y psicosocial a 602 personas
-
Zierbena renueva de forma integral el área de juegos infantiles y deportivas de Kardeo
-
Localizado en buen estado de salud el hombre de 65 años desaparecido en Lemoiz
-
Ugao celebra la Semana Verde con una ecosalida a la ferrería de El Pobal, en Muskiz