Herriko lagunkoitasuna sustatzeko programa abiarazi du Abadiñok
Pertsona nagusientzat lagunkoia den herria bilakatu nahi du Abadiño, eta horretarako lagunkoitasunaren inguruko proiektu berri bat jarriko du martxan Udalak Abadiño Lagunkoia taldearekin batera. Programa hau herritarren eta, batez ere, herriko nagusien parte-hartzean oinarrituko da.
Proiektua, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) bultzatzen duen Hiri Lagunkoien Munduko Sarean barnean dago. 2017an abian jarri zenetik, diagnostikoa, ekintza-plana eta horien ebaluazioa egin dira. Une honetan, bigarren hobekuntza ziklo bati ekingo zaio. Abadiño Lagunkoiak bideo bat egin du ekimena zertan datzan eta orain arte egindakoa deskribatuz.
Testuinguru honetan, Abadiñoko herritar eta tokiko eragile guztiei dei egiten zaie prozesuan parte-hartzera eta iritziak elkarren artean partekatzera, nagusien ikuspegitik auzoak eta inguruak hobetzeko helburuz.
Horretarako, abadiñarren ideiak eta iritziak jaso gura dira, herritar guztiei zuzendutako galdetegi baten bidez. Galdetegia, urriak 10etik 17ra bitartean bete ahal izango da, formatu fisikoan zein digitalean.
Galdetegia formatu fisikoan ondorengo tokietan izango da eskuragai: San Trokaz Nagusien Elkarteko Taberna, San Prudentzio Nagusien Elkarteko Taberna, Errota Kultur Etxea eta Zelaietako Udal Mediateka. Behin galdetegia beteta, lau toki horietako batean entregatu beharko da. Formatu digitalean bete gura izanez gero, online galdetegia ondorengo estekan topatuko duzue.
Aldi berean, 55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako parte-hartze prozesu bat ere egongo da. Prozesu honen lehen saioa urriaren 24a, osteguna, arratsaldeko 18:00tan izango da Errota Kultur Etxean. Informazio gehiagorako, idatzi abadianolagunkoia@gmail.com helbide elektronikora edota udalaren webgunean kontsultatu.
Temas
Más en Bizkaia
-
Basauri abrirá un nuevo Centro para Mayores dirigido a la población de Ariz-Urbi
-
Bizkaibus reforzará los servicios en las comarcas y descongestionará Bilbao
-
Un recuerdo de la final de Bilbao: "Para que lo tiren me lo llevo para un amigo"
-
"Los hoteles no vivimos de la facturación de un solo día, queremos que vuelvan"