Síguenos en redes sociales:

Leioako udal tailerretan izen emateko epea bihar irekiko da

Leioako Udalak 2024/2025 ikasturterako eskainiko diren ikastaro eta tailerretetan parte hartu nahi dutenentzako pertsonentzat izen emateko epea irekiko du datorren abuztuaren 26tik irailaren 6ra arte. Izen emateko ordutegia, astelehenetik ostiralera izango da, goizeko 09:00etatik 13:00etara. Izen emateak udaletxeko edo Gaztelubideko Herritarrei Arreta emateko Zerbitzuetan egin behar dira. Gainera, modu telematikoan egin daitezke ere, egoitza elektroniko honen bidez: https://udaletxean.leioa.eus/sta/.

Eskabide eskainitako plazak baino gehiago izanez gero, irailaren 10ean horiek esleitzeko zozketa egingo da izen eman duten pertsonen artean.

Ikastaroak irailaren amaieran hasiko dira, urriaren hasieran, eta 2025eko ekainean amaituko dira. 12 espezialitatetako ikastaroak eskainiko dira: zur lanketa, zeramika, marrazketa eta pintura, arte aplikatuak, altzariak zaharberritzea, ehoziri-lanak, puntua eta kakorratz-lana, kontaketa laburra, jantzigintza, mugimendua eta erlaxazioa musikaren bidez, argazkigintza digitala, edizioa eta errebelatze digitala.

Taldeak osatzeko gutxieneko pertsona kopurua 9 da eta gehienekoa 16, 12 laguneko ikastaroetan izan ezik, non gutxienez 7 izango dira. Pertsona bakoitzak gehienez espezialitate desberdineko bi ikastaro egin ahal izango ditu.

Zozketaren ondoren, zerrendak Kultur Leioan argitaratuko dira, eta tailerren batean plaza lortu eta bertan jarraitu nahi ezean, irailaren 26ra arte egongo da epea irekita Kultur Leioan berri emateko. Hola egiten ez bada, pertsona horrek tailerretan jarraitzeko interesa duela ulertuko da, eta behin-betiko zerrendan sartuko da, ondoren kobratzeko.

Justifikatu gabeko hutsegiteak eta gutxieneko eskola-kopuru batera ez joateak plaza galtzea ekarriko du eta ez da matrikula itzuliko. Izena emateko eskabideak bidaltzen jarraitu ahal izango da ikasturtean zehar. Tailerrean erabili beharreko materialak parte-hartzaileak eraman beharko ditu.