Síguenos en redes sociales:

Ugaoko Leitoki eskolak ekintza bandalikoak sufritu ditu

Ugao-Miraballesko Leitoki eskolak, joan den larunbat goizaldean, patioan ekintza bandalikoak sufritu zituen. Haur-jolasgunea eta estalkia erreta agertu dira. Erreketen errudunek, lehendabizi patioko haur-jolasei su eman zieten eta, ondorioz, patioko estalkia kaltetuta amaitu zuen.

Ikasturtea hasteko aste gutxira, Ugao-Miraballesko Udalak irmoki gaitzesten ditu gertakariak, Hori dela eta, Udalak patioa zigilatu eta itxi egin behar izan du kaltetutako guneko konponketa eta garbiketa lanei ekiteko.

Udala pozik dago kalte pertsonalik egon ez delako, baina kalte materialak handiak izan dira. Ugao-Miraballesko Udalak gogorarazi du nahi du Ugao-Miraballes guztiona dela, eta espazio publikoak zein pribatuak eta hiri-altzariak zaintzeko eta errespetatzeko deia luzatzen du. Horrelako gertakariek, haur-jolasetan kalteak eragin eta sortzen dituzten kostu ekonomikoez gain, ugaotarrrak ere kaltetzen dituzte, ezin izango baitute datozen asteetan haur-parkea erabili.

Bestetik, Arandiako zubiaren eta Leitokiko eskolen arteko tartearen berrikuntza lanak uda honetan hasi ziren, uztailaren 24an, Udalak ezarritako herriaren hobekuntza planaren barnean. Obra honetan, bidea hormigoiz zolatu eta egungo espaloia kenduko da; beraz, oztopo arkitektonikoak ezabatu eta irisgarritasuna hobetuko da. Hormigoizko zoladura berria, oinezkoentzako herriaren erdigunean semipeatonalizatutako kaleen zoladuraren antzekoa izango da, eta, beraz, ibilgailuen abiadura murrizten lagunduko du, oinezkoentzako segurtasuna areagotuz. Udalak 102.270 euro (BEZa barne) bideratu ditu eskolatik hain hurbil kokatzen den bide publiko hau berritzeko.