Etxebarriko Udalak, kiroldegiko igerileku estalietan egiten ari diren hobekuntzak direla eta. Eragindako eragozpenak ahalik eta txikienak izan daitezen Udalak ez du nahi bizilagunen gozamena eten dadin. Beraz, Etxebarriko Udalak, Arrigorriagako Udalarekin lankide-hitzarmena sinatzea erabaki du, etxebarriko bizilagunek Arrigorriagako Kiroldegiko igerilekuak erabili ahal izateko.
Datorren astelehenetik aurrera, abuztuak 12, Etxebarriko kiroldegiko bazkide guztiek Arrigorriagako igerileku estaliez gozatu ahal izango dute, ohiko ordutegian. Instalazio horietara sartzeko, Mugiment sakelako aplikazioa aurkeztu besterik ez da egin beharko, Etxebarriko kiroldegiko bazkidea dela egiaztatzen duena.
Akordio hori bi udalen jarrera onaren emaitza da, eta, horri esker, Etxebarriko herritarrek beren kirol errutinarekin jarraitu ahal izango dute udal igerilekuetan hobekuntza lanak egiten diren bitartean.
Silvia Sáenz, Kirol eta Hezkuntza zinegotziak, lankidetza hitzarmen honen garrantzia azpimarratu du, “gure udalerriarekin dugun lankidetzari esker, gure bizilagunek kirol instalazioez gozatzen jarraitzea bermatu dezakegu obrek irauten duten bitartean. Akordio honek, beste behin ere, argi erakusten du zeinen garrantzitsua den udalerrien artean modu koordinatuan lan egitea, gure herritarrei ahalik eta zerbitzurik onenak eskaintzeko”. Saenzek gaineratu duenez, “oso eskertuta gaude Arrigorriagako Udalari emandako laguntzagatik. Akordio honek bi udalerriek gure herritarren ongizatearekin eta kirolaren sustapenarekin duten konpromisoa erakusten du”.