Síguenos en redes sociales:

Leioa Kirolak-ek 2024-2025 denboraldirako eskaintza berria aurkeztu du

Leioak Udalak, Leioa Kirolaken bitartez, 2024-2025 denboraldirako kirol-eskaintza berria aurkeztu du. Aurten ere, eskaintza zabala eta askotarikoa izango da, ur-ikastaroekin (igeriketa edo aquagym) eta pistakoekin (padel, yoga, dantza, xumba, body pump edo ziklo indoor, besteak beste). Kontuan izan dira hiritar guztien gustuak, edozein adineko pertsonentzako eta baldintza fisiko guztietarako ikastaroak bultzatuz. Izena emateko epea zabalik dago eta irailaren 8an amaituko da. igeriketa ikastaroen kasuan, eskaera eta maila probak irailaren 9tik 13ra izango dira. Bietan, izena aurrez aurre eman ahal izango da, bai Sakonetan, bai Torresolon, eta, telematikoki, uki.atezaintza@leioa.eus helbidearen bidez. Jarduerak urrian hasiko dira.

TORRESOLOKO IGERILEKUEN IREKIERA HANDITZEA

Ohiko den bezala instalazio horiek hilabete honen erdialdean ixtea baino, aurten, Udalak erabaki du Torresoloko kanpoko igerilekuen irekiera irailaren 29ra arte luzatzea.

Horrela, irailaren 16tik 29ra bitartean Torresoloko igerilekuen ordutegia 14:00etatik 21:00etara izango da astelehenetik ostiralera; asteburuetan ohiko ordutegia mantenduko da, 10:00etatik 21:00etara.

SAKONETAKO ORDUTEGIAK ABUZTUAN

Abuztuan, Sakonetako kiroldegiak honako zerbitzu hauek eskainiko ditu: Informazioa eta muskulazioa, hilaren 1etik aurrera, 9:00etatik 21:00etara. Boulderra, abuztuaren 5etik aurrera. Abuztuaren 19tik aurrera, ordutegia ohikoa izango da eta instalazio hauetako igerilekuak zabalduko dira. Abuztuaren 1etik 18ra arte, igerilekua jendearentzat itxita egongo da urtero egin behar diren mantentze-lanengatik.