Amorebieta-Etxanoko Udalak auzoen Hobekuntza Plan Integralean adostutako hobekuntzei jarraitzen dio eta Jauregizahar eta Erkoles auzoetako hobekuntza lanen ondotik, Arkotxa auzoaren txanda zen. Planak bizilagunen bizi-kalitatea hobetzea du xede Udaletik orain arte izan duen eta izaten jarraituko duen konpromisoa azpimarratu nahi dute. Baita Udalak auzotarren eta auzoen ongizatea lehenesten dutela nabarmendu dute ere.

Arkotxan asfaltoa eta argiztapena hobetzeko lanak

Hala, auzoen Hobekuntza Plan Integralari jarraipena emanez, oraingoan, Arkotxaren txanda izan da. Bertan, errepideko zuloak konpondu eta inguruko bidea asfaltatu ditu Amorebieta-Etxanoko Udalak.

Horrez gain, eta eremuko segurtasuna hobetzeko, argiztapenean ere hobekuntzak egin ditu Udalak. Hain zuzen 4 farola berri jarri ditu eta horri esker, nabarmen hobetu da eremuko argiteria eta ikuspena, bidea seguruagoa eginez bai oinezkoentzat, baita ibilgailuentzat ere.

Bi esku-hartze horiek, gainera, herritarren eskaerari erantzuten diote; beraz, lehen aipatutako planari jarraipena emateaz harago, Amorebieta-Etxanoko Udalak bertako bizilagunen eskaera zuzen bati erantzun dio, haien ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko.

Garapen jasangarriarekin eta auzotarren bizi kalitatearen konprometituta

Aipatutako lan horiei, Eubatik Belaustegirainoko oinezkoen bidean, Belaustegiko errepidean eta Euban inguruneko irisgarritasuna hobetzeko baranda bat jartzeko egindako lanak gehitzen zaizkie. Esku-hartze horiek guztiek bizilagunen ongizatea eta auzoen segurtasuna nabarmen hobetzea dute helburu.

Modu honetara, Amorebieta-Etxanoko Udalak garapen iraunkorrarekin eta espazio publikoen etengabeko hobekuntzarekin duen konpromisoa berresten du, auzoek eta bertako biztanleek korporazioarentzat lehentasuna dutelako. Auzoetan Hobekuntzak Egiteko Plan Integral honen bidez, inguru seguruagoak, eskuragarriagoak eta lagunkoiagoak sortu nahi dira eremu horietan bizi diren zornotzar guztientzat.