Musika osagai garrantzitsua da Santiagoko festan eta horregatik María Pelaé kantautorearen kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute Ermuan. Kantautore malagarraren kontzertua San Pelaio parkean izango da gaueko 11etan. Andaluziarra izango da Santiagoko festak girotuko dituen azkenaurreko artista, D 'Capricho asteartean, Maren asteazkenean, txaranga abestiak ostegunean izan ondoren eta larunbatean ETS taldearen txanda izango da.
Andaluziarrak interesa eta ikusmina sortu du, erdibana. 15 urteko ibilbidean, bere letrak konprometitu eta landuak dira. Kantautore lehiaketetan hainbat errekonozimendu eta bere ospeak izugarrizko igoera izan zuen Antena 3 TBko 'Tu cara me suena' (2021-2022) programan parte hartu ondoren: sailkapenean hirugarren geratutua. Benidorm Fest 2024 jaialdian aukeratu zuten Eurovision jaialdian Espainia ordezkatzeko hautagai gisa. Seigarren postua lortu zuen 86 punturekin, "Remitente" abestiarekin.
'Al baño María' tituluko diskaren birarekin dator
Ikusmina sortu du ezagutzen ez dutenen artean, nahiz eta ahots pribilegiatua izan, fusio musika modernoa egin andaluziar ukitu eta flamenko azentuaz, originala eta ekoizpen modernoarekin. Mariak hiru album argitaratu ditu, "Hipocondría", "La folcrónica" eta "Al baño María" izenekoak, 2023an. Azken lan horren biran Ermuan izango da bihar. Besteak beste, Pastora Soler, Vanessa Martín, Melody eta Sandra Carrascorekin kolaborazioak egin ditu.
"Al baño María" ren biran indarra, umorea eta freskotasuna uztartzen ditu. Prestatu soinu festabaterako non abesti bakoitza emozioen errezeta bat baita. Goza dezagun Maria Pelaek emanaldi bakoitzean erakusten duen talentu, ahots eta benetakotasun nahasketa gozoaz.
Aitaren abizenari 'Z' kendu dio bere izen artistikoan
Maria flamenkoari buruzko bitxikerien artean, bere izen artistikoan Pelaez abizen familiar eta egiazkoaren azken letra ezatzea dago. "Z" letra kentzeko arrazoia honakoa da: María Peláez Malagako igerilariarengandik bereiztea.