Bueltan dira Itsasadarraren historia industriala ezagutzeko itsasontziz egindako ibilbide gidatuak
Zabalik dago jada Itsasadarraren historia industriala ezagutzeko itsasontziz egindako ibilbide gidatuetan izena emateko epea. Ekimen honetan parte hartu nahi dutenek datorren asteartera arte, hau da, uztailaren 9ra arte, izango dute izena emateko epea. Inskripzioak HAZen bidez (Herritarrentzako Arreta Zerbitzua) edo 010 telefonora deituz (944 789 200 Barakaldotik kanpo deituz gero) egin ahal izango dira.
Ibilbide gidatuak itsasontziz egiten dira eta bidaia bat proposatzen dute Barakaldoko zurrunbilo industrialaren garaietan zehar, fabrika-hirian zentratuz eta bertako historia hurbilagotik ezagutuz. Irteerak hilaren 20an (egun horretan bi irteera egingo dira, bat 10:15ean eta 12:45ean) eta uztailaren 27an (lau irteera) izango dira: 10:15ean; 12:30ean eta 12:45ean eta 15:00etan.
Irailean itsasadarra bisitatu ahal izango da irailaren 14an eta 28an.
Gaurtik uztailaren 9ra bitartean, plazak zozkatzeko izena eman ahal izango da uztaileko ibilbideetako batean. Hilaren 11n eta 12an, uztailaren 10ean egingo den zozketan plaza egokitu zaienei deituko zaie. Irteeren prezioa 2 eurokoa da, eta erretiratuek, pentsiodunek, langabeek eta 7 eta 12 urte bitartekoek % 50eko deskontua izango dute. 0-6 urte bitarteko haurrek doan izango dute jarduera hori.
Iraileko bidaietarako izen-emateak abuztuan egingo dira
Udalak abuztuan irekiko du hilabete horretarako antolatutako bidaietarako izen-ematea. Horrela, abuztuaren 16tik 28ra bitartean plaza bat erreserbatu ahal izango da HAZen bidez (Herritarrentzako Arreta Zerbitzua) edo 010 telefonora deituz (944 789 200 Barakaldotik kanpo deituz gero). Zozketa abuztuaren 30ean egingo da. Plaza bat eskuratzen dutenei hilaren 2an eta 3an abisatuko zaie erreserba formalizatzeko.