Síguenos en redes sociales:

Barakaldok 500.000 euro baino gehiago inbertituko ditu hamar kale asfaltatzeko

Barakaldoko Udalak, hiriko kaleak hobetzeko erronkarekin jarraituz, 503.507,84 euroko aurrekontua bideratuko du udalerriko hamar kale berri asfaltatzeko, herritarren eskaerei kasu eginez. Obra horiek aurrera eraman ahal izateko, Auzoetarako eta Hirirako Obren sailak kontratu berri bat jarri du martxan, inbertsio handia eginez.

Kontratu berria Bagatza, Castor Andetxaga, Uribeko Merindadea, La Paz, Labrostegi, Max Center ingurua, Norberto Acebal (Retuerto inguruan), Magallanes, San Luis eta San Bartolome kaleko pasabide garaietara iritsiko da, konkretuki. Lanek, behin obra kontratatuta, hiru hilabeteko egikaritze-epea izango dute, gutxi gorabehera. "Barakaldo oso udalerri handia da, eta askotan horrelako asfaltatze-kontratuak martxan jartzea behar du. Herritarrek askotan esaten digute zer eremutan jardun behar dugun. Idatzi egiten ditugu eta teknikariek gainbegiratuta horrelako jarduera berriak planifikatzen ditugu", azaldu du Jon Andoni Uria Auzoetarako eta Hirirako Obretako zinegotziak.

Ildo horretan, Udalak asfaltatzeko hainbat jarduera egin ditu hirian, eta milioi bat euroko inbertsioa egin du. Kale hauetan jardun da, besteak beste: Arrandi, La Etxeta, Artegabeitia, San Juan, Juriando, Errekatxu, Rontonda de Cruces, Lurkizaga, Munibe, Arcipestre de Hita, Bertsolari, Juan de Garay, Euskadi etorbidea, La torre, Economía, Gernikako Arbola, Ferrerías...

Gainera, hiriko hamalau kale erabat berritu ditu Barakaldoko Udalak, eta, 6,4 milioi euroko inbertsioarekin, kaleak ere asfaltatu dira.