Síguenos en redes sociales:

Bihar hasiko dira Leioako udalekuak

Astelehen honetan, uztailaren hasierarekin batera, hasiko ditu Leioako Udalak udalerriko haur eta gazteei bideratutako UDA programa, aurreikusita zegoen moduan. Urtero bezala, lana eta familia bateragarri egiteko programa honek ekintza ugari eskainiko dizkie parte hartuko duten umeei, Bi txandatan egingo da: lehenengoa hilaren 15era arte, eta bigarrena hila amaitu arte.

Udalerriko familia batzuek udalekuen burutzeari buruz azaldu dituzten zalantzak direla eta, Udalak argitu nahi izan du UDA programari ez diola eragingo, inola ere, ELA sindikatuak kirol-instalazioetako langileei deitutako greba-deialdiek edo lanuzteek, ez baitira haiek programa garatzeko ardura duen langileak.

Ohi bezala, UDA programak aisialdirako eta kirolaz gozatzeko hainbat espazio erabiliko ditu 2011 eta 2017 urteen artean jaiotako adingabeentzat. Bi hamabostalditan egingo da, uztailaren 1etik 12ra eta uztailaren 15etik 30era, astelehenetik ostiralera eta 10:00etatik 14:00etara. Behar duten familiak 9: 00etan sartzeko aukera izango dute. Guztira 800 plaza eskaintzen dira, 400 hamabostaldi bakoitzeko.

Hala, Leioako Udalak deitoratu du udalerriko kirol-zerbitzuaren enpresa esleipendunak eta bertako langile batzuek duten lan-gatazkak eragina izatea Leioako kirol-eskaintzaren garapen normalean. Zentzu horretan, Udalak gogorarazi du Leioa Kirolaken erabiltzaileei ez zaizkiela kobratzen udal kirol zerbitzuei dagozkien udal tasak.

Azkenik, Leioako Udalak aldeei eskatu nahi izan die denboran luzatzen ari den eta Leioako bizilagunei zuzenean eragiten dien gatazka bati amaiera emateko.