Durangaldeak San Juan suaren inguruan abestu eta dantzatuko du
Sua izango da protagonista, baina beste hainbat ekintza antolatu dira eskualdeko txoko guztietan
“San Juen San Juen, arrautza bi kolkuen ta beste bi altzuen, artuek eta garixek gorde gorde, lapurrek eta sorginek erre erre...”, abesten zuen gure amamak. Eta oraindik ere asko izango dira eskualdeko baserrietan San Juan bezperako sua eta dantzak egingo dituztenak. Gau magikoa dela diote, urteko gaurik laburrena eta egunik luzeena. Oroitzapen txarrak erre eta horiek ahazteko gaua, hala nola, ikastolako liburuak edo apunteak, baita desioak eskatzeko momentua, edota umetako oroitzapenak bueltan ekartzeko aukera. Modu batera edo bestera, herri askotan San Juan sua egingo da igande honetan eta Durangaldean, beste behin, ohitura mantenduko da.
Atxondoren kasuan, sua Axpeko San Juan jaiekin batera piztuko da eta lau eguneko jai giroan murgilduko da. Suaz haratago, musika kontzertuak (gaur Haize Arrosa, Andoni Oilokiegi eta DJ Bull izango dira), mozorro eguna eta umeentzako abentura parke bat egongo da.
Sua protagonista ere izango da Berrizen, eta programazio berezia igandeko 20:30ean hasiko da Gure Izarrak tabernak jarriko duen txosnarekin. 21:00etan Madrilgo New Tocados txarangak musikaz alaituko du Berrizburu eta 22:30ean San Juan sua piztuko da.
Durangon bi izango dira: bata Otamotzenan (22:15ean), auzoko parkean, eta bestea San Fauston (22:30ean), frontoiaren atzean.
Iurretan iluntzean hasiko da sua, baina aurretik Maiztegiko dantzarien saioa (18:30ean), afari herrikoia eta Trikizioren erromeriarekin dantzatzeko aukera izango da.
Amorebieta-Etxanoren kasuan, 21:00etatik aurrera, Udazken taldeko gaiteroek kalejira egingo dute herriko kaleak girotuz. Ondoren, urtero legez, San Juan sua egingo dute 22:30ean Nafarroa aparkalekuan.
Urteko gaurik magikoenaz gozatzeko aukera Durangaldeko beste herri guztietan posible izango da eta Abadiño, Elorrio, Izurtza, Garai, Mañaria, Zaldibar, Mallabia, Ermua eta Otxandiok ere izango dituzte San Juan suak.
Temas
Más en Bizkaia
-
Caritas Bizkaia logra que 283 personas vulnerables accedan a un empleo
-
La década prodigiosa del emprendimiento innovador en Bizkaia
-
Un caracol zamorano gana el XXXIII concurso de arrastre de piedra de Trapagaran
-
La oposición de Galdakao acusa al gobierno de EH Bildu de “abusar de las modificaciones de crédito”