Elorrioko Udaleko Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren eta Euskara Ordenantzaren ardatz estrategikoan oinarrituta daude toki administrazioak onartu berri dituen bi dirulaguntza berriak. Horietatik bat 2023-2024 ikasturtean euskara ikasi dutenentzako da, eta bestea elkarteetan, merkataritzan zein ostalaritzan hizkuntza-paisaia euskaraz jartzeagatik.

Gauzak horrela, azken ikasturtean zehar helduentzako euskara ikastaroetara joateagatik Elorrion erroldatutako biztanleentzako dirulaguntzak emateko baldintzak arautzen dira deialdi honetan eta guztira 12.000 euroko kreditu erabilgarria du.

Ildo beretik, elkarteek zein merkataritza zein ostalaritza establezimenduek ere eska dezakete beste dirulaguntza bat errotuluak eta irudi korporatiboak euskaraz jartzeagatik. Kasu honetan 1.000 eurokoa da kreditu erabilgarria eta Udalak errotuluaren edota irudi korporatiboaren fakturaren zati bat ordainduko luke.