Euskararekin lotutako bi laguntza berri Elorrion
Dirulaguntza bat euskara ikasi duten pertsonei zuzenduta dago eta, bestea, herriko elkarteei
Elorrioko Udaleko Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren eta Euskara Ordenantzaren ardatz estrategikoan oinarrituta daude toki administrazioak onartu berri dituen bi dirulaguntza berriak. Horietatik bat 2023-2024 ikasturtean euskara ikasi dutenentzako da, eta bestea elkarteetan, merkataritzan zein ostalaritzan hizkuntza-paisaia euskaraz jartzeagatik.
Gauzak horrela, azken ikasturtean zehar helduentzako euskara ikastaroetara joateagatik Elorrion erroldatutako biztanleentzako dirulaguntzak emateko baldintzak arautzen dira deialdi honetan eta guztira 12.000 euroko kreditu erabilgarria du.
Ildo beretik, elkarteek zein merkataritza zein ostalaritza establezimenduek ere eska dezakete beste dirulaguntza bat errotuluak eta irudi korporatiboak euskaraz jartzeagatik. Kasu honetan 1.000 eurokoa da kreditu erabilgarria eta Udalak errotuluaren edota irudi korporatiboaren fakturaren zati bat ordainduko luke.
Temas
Más en Bizkaia
-
Josu Ortuondo, excalcalde de Bilbao: "No podemos permitir que el tema inmobiliario se haya convertido en un casino"
-
“Me gustaría que el lector cierre el libro con una sensación incómoda, pero reflexiva”
-
Ametzola e Irala amasan en comunidad
-
El alcalde de Bilbao, Juan Mari Aburto, regresará al Ayuntamiento “en unos días”