Aurreko urtean ekimenak izandako arrakasta kontuan izanda, Amorebieta-Etxanoko Udalak martxan jarriko du berriro inguruko herrietako jaietatik etxera itzultzeko gaueko autobus zerbitzua. Ekimen honetan Arratiako Udalen Mankomunitateak eta Galdakaoko Udalak hartzen dute parte baita ere. Horren helburua jendea modu seguruan bueltatzea da.

Igorreko San Antonioak, lehenak

Igorreko San Antonioak izango dira ospatuko diren lehen jaiak, datorren ekainaren 8an (larunbata) eta bi asteburuz jarraian, eskainiko da larunbatetik iganderako goizaldean gaueko autobus zerbitzua, 02:30ean eta 05:00etan, autobus geltokitik.

Bediako San Juanetan ere, ekainaren 22an (larunbata), 02:30ean eta 05:00etan irtengo da garraio publikoa autobus geltokitik.

Arantzazun eta Diman, berriz, San Pedro jaiak ospatuko dituzte. Arantzazuko San Pedroetan, ekainaren 28an (ostirala), 02:30ean eta 05:00etan eskainiko da gaueko zerbitzua autobus geltokitik. Eta Diman, aldiz, ekainaren 29an, ordu berean, baita autobus geltokitik.

Era berean, Lemoako San Inazioetan, uztailaren 27an (larunbata), 02.30ean eta 05.00etan izango da bueltatzeko ordua, Correosen ondotik.

Abuztuan ospatzen ditugu Zeanuriko Andra Mariak eta Areatzako San Bartolome jaiak eta horietan ere izango da gaueko autobus zerbitzua hartzeko aukera. Zeanurin abuztuaren 10ean (larunbata) eta Areatzan abuztuaren 30ean (ostirala) eta, bi herrietan 02:30ean eta 05:00etan irtengo da goizaldeko garraio publikoa autobus geltokitik.

Azkenik, irailean, Arteako Andra Mariak eta Galdakaoko Santa Kurtzak izaten dira. Hala, Artean, irailaren 6an (ostirala) 02:30ean eta 05:00etan eskaini da autobus zerbitzua geltokitik eta Galdakaon bi larunbatetan: irailaren 14an eta irailaren 21ean. Bi egun horietan 02:30ean eta 05:00etan irtengo da itzultzeko autobusa Plazakoetxetik.

IGORRE – SAN ANTONIOAK

  • Ekainak 8 eta 15 (larunbata) | 02:30 eta 05:00 | Autobusen paradan

BEDIA – SAN JUANAK

  • Ekainak 22 (larunbata) | 02:30 eta 05:00 | Autobusen paradan

ARANTZAZU – SAN PEDROAK

  • Ekainak 28 (ostirala) | 02:30 eta 05:00 | Autobusen paradan

DIMA – SAN PEDROAK

  • Ekainak 29 (larunbata) | 02:30 eta 05:00 | Autobusen paradan

LEMOA – SAN INAZIOAK

  • Uztailak 27 (larunbata) | 02:30 eta 05:00 | Correosen ondoan

ZEANURI – ANDRA MARIAK

  • Abuztuak 10 (larunbata) | 02:30 eta 05:00 | Autobusen paradan

AREATZA – SAN BARTOLOMEAK

  • Abuztuak 30 (ostirala) | 02:30 eta 05:00 | Autobusen paradan

ARTEA – ANDRA MARIAK

  • Irailak 6 (ostirala) | 02:30 eta 05:00 | Autobusen paradan

GALDAKAO – SANTAKURTZAK

  • Irailak 14 eta 21 (larunbata) | 02:30 eta 05:00 | Plazakoetxen