Urtebete beranduago “indarrez beteta” iritsiko da datorren astetik aurrera Jon Lopategiren omenezko Argi Baltza bertsolari gazteen sariketa, bere laugarren edizioan. Lilibertsok antolatuta, “lehenengo edizioaren ilusio eta erroka berberekin” dator eskualdeko bertsolari gazteei plaza ematea helburu nagusi duen lehiaketak. Ekaineko lau asteburutan zehar –ekainak 2a, ekainak 9a, ekainak 16a eta ekainak 22a– Busturialdeko lau udalerritan –Gautegiz-Arteagan, Ajangizem, Mendaran eta Muxikan– burutuko da eskualdeko kultur panoraman “berebiziko hitzordu” izateko proposamena dakarren ekimenak.

Gernika-Lumon eman zituen Lilibertso elkarteak aurtengo edizioari buruzko xehetasunak. Aipagari da eskualdeko bertsolarik bik hartuko dutela parte Gautegiz-Arteaga, Ajangiz eta Mendatako hiru kanporakete tan –Asier Galarza eta Eneko Aldana lehenean; Beñat Bilbao eta Janire Arrizabalaga bigarrenean; Koldo Gezuraga eta Iker Uriarte hirugarrenean–. Eta hortik aurrera, lehiaketak Euskal Herriko bertsolari gazteei zabalduko dizkie ateak. “Sariketa antolatzerakoan lehentasuna ipini ohi ditugu aurretik. Urteak daramatzagu Lilibertson jende askori harrera egiten eta kopuruz koadrilla polita osatu dugu. Nabarmentzekoa da, bertso eskolako bataz besteko adina kontutan hartuta, jende gazte osatutako talde aktiboa dugula”. Eta berau aprobetxatuz, “ezinbestekotzat jotzen dugu gur kideei sariketa formatuan abesteko aukerak eskaintzea”.

Baina, “leku horrek beteta, Bizkara jotzen dugu eta, azkenik, Euskal Herri osora, bertsolariak gure sariketara gonbidatzerako orduan”, sariektaren antolatzaileek aipatu dutenaren arabera. “Esanguratsua da eta zer pentsa ematen du, hainbeste bertsolari gazte dauden sasoian, bizkaitarren gehiengoa duen sariket bakarrenetakoa izateak –beti izan da ohikoa bertsolari eta zaletasun gehiago dagoenez beste Gipuzkoa inguruan antolatzea era honetako sariketak–. Guk beti egiten dugu saioen autogestioaren alde eta horri konponbide bat ipintzen daiatu ginen Ardi Baltzaren sorrerarekin”, azaldu dute Lilibertsoko ordezkariek.

Bestetik, leugarren edizio honetan “azpimarra bereia ipini nahi izan dugu atzetik egoten den lan guzti” horri. Izan ere, bertsolaritza sariketa bat antolatzeak lan mordoa eragiten du –Udalekin harremanak, kokalekuak bilatzeak, bertsolariekin kontaktua egiteak, kartelaren diseinua, gaien prestaketak, arlo teknikoari dagozkion betebeharrak...– eta berau ikustaraztea dute helburu Lilibertsoko kideek. “Sarritan sentsazioa dugu saioetara datorren jendea ez dala kontziente horrelako ekimenak aurrera ateratzeak dakaren kargarekin”, diotenez. Eta Lilibertsok zeozer badu “hain zuzen ere, hori da: kultura zein euskal militantziak ulertzeko jarrera. Horrenbestez, aurtengoan protagonismoa eman nahi diegu, prentsa agerraldian edo saioko aipamenetan bada ere, hain protagonista izaten ez diren behar eta bahargin horiek”.

Kultur aletxoa

Azkenik, Lilibertsotik gogoratu nahi izan dutenez, “gure eskualdeari kultur aletxo bat gehiago ipintzera gatoz eta bertsozaleari igande arratsaldean etxean ez geratzeko aitzaki bat”. Bestetik, beste aipamen bat egin nahi izan dute: “Bermeo eta Gernikaz haratago” doala Busturialdea. Sariketari izena ematen dion Lopategik “ulertzen” zuen bezala, “inguruko herri guztiek dute garrantzia geldirik ez dagoen Busturialde euskaldun bat eraikitzeko orduan”.