Síguenos en redes sociales:

Hegaluze sarirako proposamenak egin daitezke

Bermeoko Arrain Azokaren XXX. edizioan eskainiko da saria, maiatzaren 17an

Hegaluze sarirako proposamenak egin daitezkeI. F.

Bere hogeita hamargarren edizioa beteko duen Arrain Azokarenbaitan banatuko den XXVII. Hegaluze sarirako hautagaiak proposatzeko epea zabaldu dute Bermeon. Sariak “ekintza puntual edo jarraipen profesional bat saritzen du, eta Bermeoren izena zabaldu eta goratu duen edo herriaren alde lan egin duenari ematen zaio”. Izendapena pertsona, erakunde, elkarte, entitate, enpresa edo proiektu batek jaso dezake, “arlo guztietako ekintza motak” aurkeztu daitezkeelarik –kirola, ekonomia, kultura, gizartea, enpresa arloa...–.

Irabazlea udalerriko hainbat eragile eta enpresa batzen dituen Arrain Azoka Elkarteak aukeratuko du, “eta hautagai batentzako proposamen asko baldin badaude, bat izatea legez hartuko litzateke, bozketarik egin barik”. Proposamenak aurkeztu nahi dituztenek orri batean idatzi beharko dute aukeratuaren datuak eta zergatik aukeratu duten. “Proposamenak bi modutara aurkeztu daitezke: Bermeoko Udal Turismo Bulegoan edota turismoa@bermeo.eus posta elektronikora idatzita”, udal administraziotik adierazitakoaren arabera.

“Hautagaien proposamenak aurkezteko azken eguna maiatzaren 1a izango da”. Ondoren, Arrain Azokan emango zaio irabazleari sario, maiatzaren 17an emango delarik, “urtero egiten den modura, Arrain Azokaren inaugurazio ekitaldian”.