Kirolean elkarbizitza eta errespetua sustatzea da Santurtziko Udalaren erronka nagusienetariko bat. Hori lortzeko, Kirolaren Mahaiarekin elkarlanean jarri da eta elkarbizitza eta errespetu hori sustatzeko eta bultzatzeko esaldien lehiaketa martxan jartzeko.

"Kirolean elkarbizitza osasuntsua lantzeko moduetako bat ohitura osasungarriak eta mugimendu-trebetasunak sortzea eta kideen arteko harremanak hobetzea da. Horiek guztiak jarduera fisikoak ematen dituen onuretako batzuk baino ez dira, kirola komunikazioa eta bizikidetza hobetzeko estrategia bikaina da eta. Horrexegatik antolatu da lehiaketa hau, errespetua bultzatzeko aurrerago udalaren kirol-instalazioetan olanetan erakusgai jarriko diren esloganen bidez ", adierazi du Kultura, Euskara eta Kirol arloko zinegotzia den Itziar Carrocerak.

Horretarako, arloak deia egin du gaur, apirilaren 15etik aurrera, udalerriko kirol-klub bateko kide diren 12 urtetik gorako herritar guztiek ekintza horretan parte har dezaten. Ekimena apirilaren 30ean amaituko da.

Lanak banaka edo taldeka aurkeztu ahal izango dira (gehienez 3 lagun taldeko). Posta elektronikoz bidal daitezke santurtzikirolak@santurtzi.eus helbidera; edo bestela, kirol-klubei komunikazio baten bidez helaraziko zaien online inprimakia betez ere hartu ahal izango da parte. Gainera, lanak euskaraz egitea kontuan hartuko da.

Hiru esaldi onenak bakarrik sarituko dira. Hala ere, irizpideak betetzen dituzten esaldien hautaketa egingo da egokienak kirol instalazioetako olanetan erakusgai jartzeko.

Sariak ekonomikoak izango dira, eta euretako batzuk Komertzio Batuetan gastatzeko bonuak. Sariak eman gabe utzi ahal izango dira, baldin eta, epaimahaiaren iritziz, lan batek ere ez baditu saria lortzeko behar diren merezimenduak betetzen. Oinarriei buruzko informazio guztia udalaren webgunean egongo da.