Ondarroako Udalak aho batez –Gobernuan den EH Bildu eta oposizioan jarduten den Euzko Alderdi Jeltzalearen aldeko bozkekin– onartu dute Alamedako Pentsionistek Udalbatzara ekarritako mozioa. Pentsionistek, udaletxean 3.141 sinadura aurkeztu zituzten euren proposamena babestuz, aldaketa bakarra eska-tzen zuen ideia plazaratuz; Ondarroa eta Bizkaiko hirigune nagusiena den Bilbo batzen dituen Bizkaibusak “zuzeneko bidaia gehiago izatea”, Galdakao-Usansolo erreferentziazko ospitalera den eraikin soziosanitariora sartuta.

Alderdi politiko biek “garraio zuzena areagotzeko garrantzia azpimarratu zuten eta nahi hau lortzeko bidean lagun izateko konpromisoa hartu zuten, eskualdeak daukan garraio publiko sare gabezia kontuan hartuz”. Izan ere, Lea-Artibai Bizkaiko hirburutik erdigunea den Bilbo Handitik urrun geratzen den eskualdea da. Alkateak esan zuen moduan, “garrantzitsua zela sinadura hauen babesa, Bizkaiko Foru Aldundiari esateko nahi hau ez dela bakarrik udal taldeena, herritarren gehiengoarena ere bai”. Urtza Alkorta alkateak gaineratu zuenaren arabera, “Aldundiko garraioak, mugikortasuna eta turismoa sustatzeko saileko foru diputatua den Sonia Perez Ezquerrarekin” batzeko aukera izan bazuen, eta bertan planteiatuko zizkion herritarren beharrizanak, dela, eta gai hau ere bertan aurkeztuko dela.

Ondarroako Alamedako Pentsionista taldeak duela ia sei urtetik astelehenero-astelehenero Alamedan elkartzen diren herritarrak gara, euren “pentsioengatik eta etorkizunekoengatik borrokan” ari direnak. Hainbat direla euren eskakizunak, besteak beste garraioa, banketxeekin harremanak edota arrakala digitalari lotutakoak… “pentsioniston eguneroko arazo” direnak. “Esan bezala, arazo bat, eta handia, garraioarekin daukagu herrian, eta horrek zuzenean eragiten dio pentsionisten mugikortasunari. Eta ez bakarrik pentsionistoi, baita Ondarroatik Bilbora edo goazen herritar guztiei: lanera, medikuarengana, aisialdiko zereginetara…”, azaldu dutenez.

Pentsionisten eskakizunak

Izan ere, Ondarroa eta Bilbo lotzen dituen Bizkaibus zerbitzuak “ia bi orduko bidea egin behar du 63 kilometro egiteko”. Alamedako Penstsionistek diotenez, gainera “kontuan hartu behar da, erabiltzaile asko adinekoak direla, eta gehienak Galdakao-Usansoloko ospitalera joaten direla, horrek dauzkan zailtasun guztiekin”. Eta hobekuntzen artean, “zuzeneko autobus gehiago jartzea” eskatzen dute, “Galdakao-Usansoloko ospitalera sartuta”. Izan ere, “gaur egun goizean goiz dauden bi autobusak ez dira nahikoa gure ustez. Une honetan, Bilbora joan etorria egin behar duen pertsona batentzat bidaia oso luzea egiten da, denbora asko ematen baita”.

Bestetik, edadez nagusi diren ondarrutarren mozioak olazaratzen duenaren arabera, “gure ustez, goizean zehar eta eguerdi aldera Ondarroatik Bilbora joateko eta Bilbotik itzultzeko beste bi zuzenekoak ezinbestekoak dira, beti ere Galdakao-Usansoloko ospitalera sartuta”. Eta, “guzti hau kontuan hartuta, gure sinadura bilketa babestu eta herritarron kezka eta eskari hauek Foru Aldundiari helaraztea eskatzen diegu Ondarroako Udalari eta bi udal taldeei”.

Sinadura

3.141 sinadura aurkeztu dituzte Ondarroako Alamedako Pentsionistek. Euren eskakizunen artean, mozio baten egikaritu zirenak, “Bizkaibusek, Ondarroa eta Bilbo lotzeko ematen duen zerbitzuan zuzeneko autobus gehiago jartzea” zegoen, baita “Galdakao-Usansoloko ospitalera” sartzearen beharraz jarduten ziren. “ Izan ere, gaur egun goizean goiz dauden bi autobusak ez dira nahikoa gure ustez”.