Ezagutzera eman ditu Ermua Antzokiak martxoari agur esateko eskainiko dituen filmak. Jai egunetarako iragarri duten eguraldi txarra dela eta, momentu aproposa da zinemaz gozatzeko. Hala, ostegunetik igandera bitartean, Concrete Utopía, La Estrella Azul, El color Púrpura eta animaziozko Kung Fu Panda 4 filmak proiektatuko dira.

Ostegun santuan Concrete Utopía film luzea ikusi ahal izango dugu, Hego Koreak 2023an estreinatua. Um Tae-hwa da zuzendaria eta 130 minutu irauten du. Lurrikara izugarri batek hondakin bihurtzen du Seul. Dena erori da, eraikin bat izan ezik. Hwang Gung apartamentuek zutik jarraitzen dute eta bizirik atera zirenak han biltzen hasten dira.

Zinema komertzialaren atalean, larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean, La Estrella Azul Javier Macipek zuzendu duen filma ikusi ahal izango dugu. 129 minutu irauten dute, eta 2023an estreinatu zen. 90eko hamarkada. Mauricio, rockerogile espainiar ospetsua, Latinoamerikan dabil bere bokazioarekin topo egin nahian, adikzioaren mamua atzean utzita.

Bigarren proposamen komertziala El color Púrpura klasikoaren bertsio berri eta ausarta da. 2023an estreinatu zen eta Sam Blitz Bazawulek zuzendu zuen. XX. mendearen hasieran arrazismoa eta feminismoa jorratzen dituen drama musikala da. 1909. urtea, Celie, neska beltz amerikarra, tratu txarrak jasatzen ditu aitarengandik eta bertako baserritar bati ematen diote ezkontzan, Alberti, eta honek ere ankerkeriaz tratatzen du. Askapena jazz abeslari moduan iristen da eta beste hiri batera eramaten du bere miseriatik urrun. Oscar sarietarako izendatua, antzeztaldeko emakumezko aktore onena: Danielle Brooks. Larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean ikusi ahal izango dugu.

Azkenik, gazte eta familientzako saioan, igandean, 17:00etan, Kung Fu Panda 4 animaziozko filma ikusi ahal izango dugu. Pori jarraitzen dio Txina zaharreko abentura harrigarrietan, zeinaren kung fu-arekiko maitasuna gose aseezin batekin bakarrik alderatzen den.