Síguenos en redes sociales:

Asteazkenean irekiko da 'Udalekuak 2024' programan izena emateko epea

Asteazkenean irekiko da 'Udalekuak 2024' programan izena emateko epeaBFA

Astelehen honetan goizean aurkeztu egin dute uztailaren 1etik 29ra bitartean garatuko den 'Udalekuak 2024' programa. Aurten Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako foru aldonduek 7 eta 13 urte bitarteko umeentzako 4.203 plaza eskainiko dituzte (Bizkaiak 1.498 plaza izango ditu). Ekimenean parte hartzeko epea asteazkenean irekiko da, martxoaren 13an, eta hilaren 22ra arte egongo da zabalik. Plazen zozketa apirilaren 22an egingo da. Udalekuak lau aste horietan banatuko dira: 1 - 7 bitartean, 9 - 15 bitartean; 16 - 22 bitartean eta 23 - 29 bitartean.

Aurkezpena gaur goizean egin dute BFAko Euskara, Kultura eta Kiroleko foru diputatu Leixuri Arrizabalagak, AFAko Kultura eta Kiroleko foru diputatu eta Gazteriaren Foru Erakundearen lehendakari Ana del Valek eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteriako zuzendari Isaac Palenciak.

'Udalekuak 2024' kanpainari buruzko informazio gehiago web orri honetan.

'Udalekuak 2024' programa

Udalekuak 2024 hiru lurraldeetan kokatutako 16 instalaziotan egingo da. Gipuzkoako Foru Aldundiak Orio, Zarautz, Hondarribia, Arantza, Abaraxka eta Bertizko instalazioetan eskainiko ditu jarduerak; Bizkaiak zazpi eguneko egonaldiak eskainiko ditu Gorliz, Lapurriketa (Dima), Lurraska (Ajangiz), La Arboleda (Trapagaran), Meakaur (Morga), Legasa (Bertizarana) eta (aurten berria) Gorozikako aterpetxeetan. Arabako Foru Aldundiak hiru instalazio ipiniko ditu Udalekuak 2024 programarako: Barria, Zuhatza eta Espejo. Instalazio horietan guztietan hiru lurraldeetan erroldatutako haurrek parte hartu ahal izango dute, aldundien artean plazak trukatzeko aukerari esker, eta parte-hartzaile bakoitza erroldatuta dagoen lurraldean inskribatuko da.

Udalekuak 2024 kanpaina zabala eta askotarikoa da. Era askotako jarduerak eskainiko dira: baserri-eskoletan-ingurumenari buruzko jarduerak egingo dira, kirol-jarduerak ere egingo dira (piraguismoa, mendi-ibiliak, bela), bai eta jolas-jarduerak ere (jokoak, txangoak eta tailerrak, besteak beste).

Umeek kirol- eta kultura-jarduerez gozatu ahal izango dute, hala nola: museoetara bisitak, txalaparta, birziklatze-tailerra, mitologiari buruzko gaualdiak, gynkanak, mendi-ibiliak, eskalada, rapela, tirolina, arku-tiroa, paintballa, arborismoa, orientazio-jolasak, Laser Tag, segway-a, mendiko bizikletako jaitsiera, arrauna, piragua, kanoi-jaitsiera, pedaloia, optimist, wind surfa, disc golfa edo pilota, multiabentura, herri kirolak (trontza, artaburuak, zakulariak, txingak, sokatira), ferrata bideak, baratzeko jarduerak, animaliekin egindako jarduerak eta elikadurari buruzko tailerrak, besteak beste. Eta inguruko geologia, flora eta fauna ezagutzeko jarduerak ere egingo dira.

Udalekuen helburua nagusia da neska-mutilei elkarbizitzarako jolas-gune bat eskaintzea, beren autonomia pertsonala sendotzeko. Filosofia horrekin, Udalekuen edizio berri honek honako helburu hauek ditu: oporraldien gozamena erraztea; autonomia eta bizikidetza erraztea; aisialdi hezitzailea bultzatzea; ingurune naturalera hurbiltzea eta ingurumenarekiko errespetua erraztea; aisialdiko jardueretan euskara komunikazio-hizkuntza gisa erabil dadin sustatzea; eremu bakoitzeko ohiturak eta baliabide kulturalak ezagutaraztea; eguneroko bizikidetzan laguntasuna eta elkartasuna bultzatzea, besteak beste; eta genero-estereotipoak eta -rolak zalantzan jartzen dituzten berdintasunezko eta errespetuzko jarduerak bultzatzea.

Inskripzioak eta kuotak

Bizkaiko zozketarako izen-emateak martxoaren 13tik 22ra bitartean egin ahal izango dira, 13:30ak arte, eta gehienez ere hiru partaideko taldeetan egin ahal izango dira.

Plazen zozketa apirilaren 26an egingo da, jendaurrean.

Aurten ezarritako kuota 138 eurokoa da. Prezio horretan sartzen dira ostatua, gosaria, bazkaria, askaria eta afaria, dinamizazio zerbitzua, istripu eta erantzukizun zibileko asegurua, eta joan-etorriko garraioa jatorrizko lekutik (Donostia, Bilbo eta Gasteiz).

Gainera, Bizkaiak, gainerako lurraldeetan bezala, hobariak ezartzen ditu gizarte-laguntzak jasotzen dituzten familientzat eta familia ugarientzat. Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) eta/edo Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) jasotzen dituzten familietako haur eta gazteek eta/edo familia ugarikoak direnek hobaria lortu ahal izango dute kuotan.

Integrazioa

Hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsonak (desgaitasun fisikoa, psikikoa, sentsoriala edo soziala dutenak) aisialdiko jardueretan integratzea sustatzeko, foru aldundiek plaza guztien % 5 haientzat gorde dute. Integrazio-prozesu hori bermatze aldera, aldundiek kolektibo horiei arreta ematen dieten elkarte espezifikoen laguntza izango dute.

Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako foru aldundiek Udalekuak 2024 programa antolatzen dute batera; udako kanpaina horrek Euskadiko haur eta gazteentzako jolas eta hezkuntzako jardueren programen eskaintza zabala biltzen du. 2024ko kanpaina honetan hiru lurralde historikoetako 4.203 umek hartuko dute parte. Hain zuzen ere, Bizkaian 1.498 plaza daude 7 - 13 urte bitarteko umeentzat. Udalekuak uztailaren 1etik 29ra bitartean izango dira (biak barne).

Aurkezpena gaur goizean egin dute BFAko Euskara, Kultura eta Kiroleko foru diputatu Leixuri Arrizabalagak, AFAko Kultura eta Kiroleko foru diputatu eta Gazteriaren Foru Erakundearen lehendakari Ana del Valek eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteriako zuzendari Isaac Palenciak.

Bizkaian, izena emateko aldia martxoaren 13tik 22ra arte izango da. Plazen zozketa apirilaren 22an egingo da notario baten aurrean Programa uztailaren 1etik 29ra bitartean egingo da de; udalekuak lau aste horietan banatuko dira: 1 - 7 bitartean, 9 - 15 bitartean; 16 - 22 bitartean eta 23 - 29 bitartean.

"Udalekuak 2024" kanpainari buruzko informazio gehiago web orri honetan.

Programaren nondik norakoak