Datorren astelehenean, martxoaren 11n, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, bilduko da Ermuko udalbatza ezohiko osoko bilkuran. Bilkurako gai-zerrendak zortzi puntu ditu, eta, ohi bezala, bertaratutako zinegotziei gonbidapena egingo zaie bilkuran landuko diren gaiekin edozein interes garrantzitsu jakinaraz dezaten. Jarraian, otsailaren 27ko bileraren akta bozkatuko da.

Hirugarrenean, erakundeko langileentzat 2023ko ekitaldiari dagokion %0,5eko ordainsari-igoera osagarria aztertuko da. Laugarren puntuan 27. Ordenantza Fiskalaren zati bat aldatzeko proposamena aztertuko da, Ermuko udal instalazioetan kirol jarduerak egiteko eta zerbitzuak emateko tasa arautzen duena. Horrela, urteko kirol bonoaren titularrak Betiondoko igerileku berrirako sarbidea barne izango eta sarbide tasa ezarriko du abonatu ez direnentzako.

Bosgarren puntutik zortzigarrenera bitartean, hirigintzako gaiak jorratuko dira. Bosgarrenean ondoriorik gabe utziko dira Ermuko Plan Orokorraren Aldaketa Puntuala onartzeko hartutako erabakiak, Gipuzkoa Etorbideko 15. zenbakian dagoen Ideako lursailaren industria-erabileratik bizitegi-erabilerara aldatzekoa . Eta seigarrenean erabakiko da herriko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (Idesa, bizitegiz besteko lurzatia) aldatzeko prozedurari hasiera ematea, bai eta herritarrek parte hartzeko programa onartzea ere.

Zazpigarren puntuan Lomi power-eko aparkalekua arautuko duen ordenantza jorratuko da. Eta zortzigarrenean, Lomi power aparkaleku hori erabiltzeagatiko prezio publikoa arautuko duen ordenantza fiskala mintzagai izango da.

Saioak ez du aurreikusten galde-eskeen atalik, aparteko izaerakoa delako.