Urtero bezala, larunbat honetan bertan ospatzen den Zuhaitz Egunarekin bat egingo du aurten ere bai Abanto Zierbenako Udalak. Horren harira, Ingurumen eta Jasangarritasun sailak egitarau berezi bat prestatu egin du, eguna familian pasatzeko ingurumenaren zaintza eta inguru jasangarriaren gozamena sustatzen den bitartean.

“Abanto Zierbenako Udalekook egunero lan egiten dugu horrelako jarduerak abiarazteko; izan ere, garrantzi handia ematen diogu ingurumena zaintzeari eta balio horiek haurrei zein helduei irakasteari. Hori dela eta, larunbatean, 60 familia abantoar inguruk zuhaitz autoktonoak landatzeko aukera izango dute dibertsioz eta ingurumenarekiko errespetuz beteriko giro batean” adierazi du Abanto Zierbenako alkate Iñaki Urrutiak.

Ekimena Klima Berdea elkarte ekologistarekin batera egiten da duela hainbat urtetatik, eta aurten 10:00etan hasiko da La Chula aldaparen beheko aldean (El Campillorako igoeran).

Guztira Euskadiko baso atlantikoetako berezko espezieetako 60 unitate landatuko dira: 25 lizar (Fraxinus excelsior), 10 urki (Betula celtiberica), 15 haritz (Quercus robur), 5 haltz (Alnus glutinosa) eta 5 sagarrondo basati (Malus sylvestris).

Jardueran parte hartu ahal izateko, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea, 688803231 telefono-zenbakira whatsapp-a bidaliz, eta izena eman nahi dutenen kopurua, izena, adina eta NANa adierazi beharko dira. Izen-emateak jasotzen diren hurrenkeran egingo dira, eta udalerrian erroldatuta daudenek lehentasuna izango dute.

Espezie autoktonoak landatzeaz gain, eguna familian dastatu ahal izateko beste zenbait jarduera aurreikusi dira. Txikienak pertsonaia dibertigarri bihurtu ahalko dira aurpegi-margolariek egingo dituzten diseinuekin. Horretaz gain, bertaratuek hamaiketako osasungarri gozo-gozoa izango dute: txokolate urtuz estalitako frutaburruntziak. Horretaz gain, egunean zehar Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoaren instalazioak bisitatua ahalko dira.

Eguneko azken jarduera Ekoetxean Meatzaldean izango da; bertan, 12:30ean, txikienek haurrentzako “Galdutako animalien bila” antzerkiko abentura bizi ahalko dute Alberto Bargosen eskutik. Jarduera horretan 8 urtetik gorako haurrek hartu ahalko dute parte, eta horretarako interesa duten pertsonek izena eman dezakete esteka honetan.

Jarduera horiek guztiak Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoan eta Ekoetxea Meatzaldean egingo dira, egun horretarako aurreikusita dagoen eguraldiaren arabera.

“Udalekook familia abantoarrak animatu nahi ditugu ekitaldira joatera. Egun berezia izango da, natura eta ingurua zaintzen erakutsiko baitugu, eta are garrantzitsuago, txikienei ingurumen-balioak irakasten lagunduko baitigu. Eskerrik asko”, adierazi du Ingurumen eta Jasangarritasun saileko zinegotzi Juan Vallejok.