Santurtziko Udalak, SanturtziLan enplegu-agentziaren bitartez, ekipo elektriko eta elektronikoak muntatzeko interesa duten pertsonak prestatzeko jarduera eskainiko du, zeinak kontratatzeko konpromisoa baitu. Prestakuntza-ikastaroan sartzeko Eskaerak martxoaren 1era arte, egun hori barne, egin ahal izango dira online Santurtzilan- Santurtziko Udala Santurtziko Udala-SanturtziLan webgunearen bidez. Gainera, otsailaren 28an informazio-jardunaldi bat egitea aurreikusi da, non Ingeteam enpresak berak eta Somorrostro prestakuntza-zentroak parte hartuko baitute. Ikastaroa martxoaren 11n hasi eta maiatzaren 24ra arte luzatuko da, goizez, Ingeteam-Converts enpresak Ortuellan dituen instalazioetan.
Horri dagokionez, Edorta Rodrigo Izaola enplegu-zinegotziak prentsaurrekoan adierazi duenez, "prestakuntza- eta enplegu-jarduera hori sustatzearen helburua Santurtziko pertsonen enplegagarritasuna hobetzea da, eta, horrela, haien kualifikazioaren bidez, enplegua sortzea punta-puntako sektore batean. Jarduerak, gainera, enpresen produkzio-beharrei erantzuteko pertsona kualifikatuak sartzeko eskaerari erantzuten dio".
Horregatik, 220 orduko prestakuntza-ibilbidea eskainiko zaie gehienez Lanbiden (Euskal Enplegu Zerbitzua) izena emanda dauden 12 pertsonari. Kontratatzeko konpromisoa duen ikastaro honetan sartzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik lan-esperientziarik izatea, baina gutxienez DBHko titulua edo baliokidea eduki behar da. 12 pertsona horietatik, behin betiko hautaketa egingo da, eta horietatik 6, gehienez, Santurtzikoak izango dira. Bestalde, Ingeteam enpresak % 50eko kontratazio-konpromisoa eskaintzen du ekimen horren esparruan, "eremu horretan dagoen langile espezializatuen gabeziari erantzuteko eta langabeei lan-munduan sartzen uzteko", gaineratu du Rodrigok.