Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatutako Enplegu Plan berriak hemeretzi pertsonen kontratazioa ahalbidetu du. Horietatik hamazortzi Ermuko Udalak kontratatu egin ditu, eta bestea Mallabikoak. Enplegua sustatzeko tokiko ekintzen plana horrek "Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen deialdia, 2023ko ekitaldirako", ALPES izena du.

Programa honek 127.139 euroko laguntzak onartu ditu Ermuan lanaldi osorako eta 6 hilabeterakio kontratatuak izan diren 18 pertsonentzat eta 6.826 € Mallabian kontratatutako pertsona batentzat (1). Pertsona horiek udal-obretako brigadan lan egingo dute, eta tokiko eremuan onura publikoko edo interes sozialeko jarduerekin lotutako lanak egingo dituzte, erakundean zereginak betetzen dituzten egitura-langileak ordezkatzea ekarri gabe.

Ermuan kontratatutako pertsonen kopurua eta profilak honako hauek dira:

  • Lehen mailako zazpi ofizial: igeltseroak, argiketariak, soldatzaileak, lorezainak, pintoreak.
  • Hamaika peoi, espezialitate hauetakoak: igeltseroa, lorezaina, margolaria, garbiketako langileak.

Mallabian kontratatutako pertsonen profila eta kopurua honako hau da:

  • Zerbitzu anitzetako langile bat.

Pertsona guztiek udal-obretako brigadan lan egingo dute, toki-eremuan onura publikoko edo gizarte-intereseko jarduerekin lotutako lanak eginez, baldin eta ez badira ordezten erakundeetako egitura-zereginen zerbitzura dauden langileak.

Hautagaien betekizunak

Kontratatutako pertsonak langabezian zeuden, izena emanda eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa alta emanda, hautaketa-prozesurako hautagaitza aurkezteko unean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak dagokion enplegu-eskaintza webgunez zabaltzen hasi zenean eta lan-kontratua hasi aurreko egunean. Kontratatutako pertsonak Ermuan erroldatuta daude.

Taldeak joan den abenduaren 27an eman zion hasiera programari eta lanari.

Generoa datuetan

Azken bost urteetan 86 pertsonak hartu dute parte programa honetan: 47 gizonek eta 39 emakumek. Hona hemen urtekako banakapena:

  • 2018an: 9 gizon eta 7 emakume
  • 2019an: 8 gizon eta 5 emakume
  • 2020an: 6 gizon eta 11 emakume
  • 2021ean 10 gizon eta 9 emakumeak
  • 2022an: 4 gizon eta 7 emakumeak

Juan Carlos Abascal alkateak eta José Manuel López alkateordeak harrera egin zioten atzo kontratatuen taldeari, erakundeari ongietorria emateko eta beren ahalmen guztia garatzera animatzeko, esperientzia har dezaten eta, horren bidez, lan-merkatuan dituzten aukerak areagotu ditzaten.