Arnasa elkarteari eman diote aurten batutako diruaren txekea Marijesiek
Eguberria iragartzeko Gernikako kantariek 3.177 euro batu dituzte fibrosi kistikoari aurre egiteko
Urteroko tradizioari jarraituta, Gernikako Marijesiek abenduaren 24ko goizean kalerik kale batutako diruaren txekea Arnasa-Bizkaiko Fibrosi Kistikoaren Elkarteari eman diote. Elkartearen izenean Amara Bañuelos Aranguenak eta Leire Fernández Ramosek jaso zuten. “Guztira 3.177,55 euro izan” direla zehaztu zuten Marijesien taletik.
Ohi legez, Marijesiek Gabonen aurreko bederatziurrena bete zuten beste urte batez, pandemia aurreko moduan. Abenduaren 16an hasita, eta bederatzi gauetan, taldeak –orotara 92 lagunek jarraitu dute tradizioa mantentzen– sei bakarlari izan ditu: Iñaki Gonzalez Abadia, Denis Azkarate Eizagirre, Jose Antonio Uriarte Itxaso, Fernando Astoreka Aranburu, Ane Miren Arejita Abaitua eta Alex Uriarte Atxikallende. Euren errondetan Gernikako herrigunea bisitatu zuten, eta baita erdigunetik urrunago diren Lurgorri, Errenteria edota Tilo inguruetan ere aritu dira.
Gaineratutakoaren arabera, “diru hori hartzerakoan pozik agertu dira eta eskerrak emon dute jende gaixo askoren izenean”. Euren aldetik, Marijesiek Gernika-Lumoko herriak azaldutako eskuzabaltasuna goraipatu zuten. “Marijesiok ere eskerrak emoten diete herritarroi eskuzabal jardun duzuelako onurabako erakunde honi dirua” ematerako orduan.
Temas
Más en Bizkaia
-
En imágenes: gala inaugural de la esperada retrospectiva de Ruth Asawa en el Guggenheim de Bilbao
-
Euskara erabilera bultzatzeko Eskueran egitasmoak aintzatespenak banatu ditu
-
El PNV busca el relevo de Marta Ajuria en el Ayuntamiento de Bilbao
-
Arranca un puente con más de 600 operaciones aéreas en Bilbao